saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Urkiolako Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremua

Informazioa

 

Jarduerak

Udaberri osoan zehar

Kontzientziazio-kanpaina. Ez nago bakarrik! Txori txita bat edota animalia kumeren bat aurkituz gero… ez hartu! Horrela lagunduko diozu eta.

Apirila

17, larunbata: Orienta zaitez naturan! Naturan seguruago ibiltzen trebatzeko, orientazio-jokoak egingo ditugu Urkiolako basoetan. Adin guztientzat eta euskaraz.

Maiatza

23, igandea: Argazki rallya. Gaia egunean bertan jakinaraziko da. Denok parte hartzeko aukera egongo da kategoria ezberdinetan: 15 urtetik gorakoak eta 14 urtetik beherakoak. Animatu! Sariak egongo dira! Informazio gehiago nahi baduzu, eska iezaguzu.

Ekaina

  • 20, larunbata: Mendi ibilbidea: Parke Naturalaren inguruan dauden eta balio handia duten beste bazter batzuk ezagutzeko aukera izango dugu Otxandioko pagadiak eta galtzadak zeharkatuz.
  • 27, igandea:Ihes-gela basoan: ura aztertzea, basoko animaliak ezagutzea eta txoriak behatzea bezalako froga ezberdinak gainditu beharko dira, basoan dauden pieza ezberdinak lortu eta puzzlea osotzeko. 6 urtetik aurrerako umeentzako ekintza. Euskaraz.

Hezkuntza Programa - Urkiola. Ikastetxeak
Izen ematea: 946 814 155 urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus
Jardueren txartela
Bizkaia Naturala aldizkaria

 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.