saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aurkezpena

Informazioa

Segurtasun-baldintzak izugarri aldatu dira bide publikoaren erabilera. Horrela, XX. mendeko 50eko hamarkadatik aurrera, bizikleta pixkanaka gero eta gutxiago erabili da gure garraio-sisteman. Horrenbestez, bizikleta kirola egiteko eta jolas-jarduera gisa bakarrik erabili da hainbat hamarkadatan. Euskadin lehen bizikleta XIX. mendearen amaieran agertu zen eta XX. mendearen hasieran finkatu zen (Euskal Herriko Itzulia 1924. urtean sortu zen).

Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik aurrera pixkanaka berreskuratzen hasi zen eguneroko erabileran, bi sustatzaileri esker:  batetik, erabiltzaileen elkarteak, ingurumena errespetatzen duen garraiobide gisa erabiltzea eskatzen zutenak, eta bestetik, hiri barruan eta hiri artean bizikleta erabiltzeko eremu seguruagoak sortu nahi zituzten zenbait herri-administrazio.

Bizkaiak XXI. mendean duen erronka da bizikleta garraiobide gisa erabiltzea eskatzen duen gero eta joera handiagoa finkatzea, eta biztanleen herenak mugikortasun iraunkorreko joera osasungarri honen parte hartzea, mende hau hasi aurretik hain zuzen "ohiko garraiobidea aldatzeko eta bizikleta erabiltzeko prest" zegoela adierazi zuena, "horretarako baldintzak ematen badira" (Azterlan soziologikoa BFA, 1999).

Lotutako esteka

Gertaera nagusiak (669 KB)

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali