saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Jarduketa planak

Informazioa


ESKOLA KIROLA

HELBURUA:

Eskolaren arloan diharduten kirol eragileak (umeak, guraso elkarteak, federazioak, klubak eta ikastetxeak) koordinatzea, helburu hauekin:

  1. Kirola egiten duen pertsona kopurua gehitzea
    • Mutikoen eta neskatoen parte hartzea orekatzea.
    • Gaigabeziak dituzten ikasleei kirola egitea erraztea.
    • Ikaslerik trebeenentzat programa bereziak garatzea.
  2. Dauden kirolak garatzea eta berriei ekitea.
    • Ikastetxeek eskaintzen dituzten kirolen artean Bertoko Kirolak sartzea.
    • Hastapeneko eta parte hartzeko kirol gehiago eskaintzea.
    • Kirol bat baino gehiago egitea sustatzea.
  3. Kalitatea hobetzea
    • Informazioa webgunearen bidez eskuratzea erraztea.
    • Sentsibilizazio kanpainak.
    • Teknifikatzeko, eztabaidak egiteko eta bateratze-lanetarako ikastaroak; entrenatzaileentzako ikastaro orokorrak.
    • Kongresu bat antolatzea, Hezkuntzaren Nazioarteko Urtea dela-eta.
    • Kirol-ikerketako burtsak.
  4. Udaleko kirol instalazioak nahiz ikastetxeetakoak optimizatzea.
    • Udaleko Kirol Eskolak sortzea.

UDAL KIROLA ETA KIROL AZPIEGITURAK.

HELBURUA:

Ahalik eta partaidetzarik handiena ahalbidetzea kirolen jardunean herritarren maila guztietan.

Jarduteko ildoak:
  • Udalaren kirol instalazio eta azpiegitura duinak izatea.
    • Kirol ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko eta berritzeko finantzetarako planak onestea eta betearaztea.
    • Kirol ekipamenduen lurralde plan sektorialak egitea.
    • Bizkaiko kirol ekipamenduen zentsua eguneratzea.
    • Udalaren kirol instalazioen erabilera hobetzeko neurriak hartzea.
  • Udalaren kirol eskolak sortzea.
  • Kirolbide programaren bidez antolaturiko jarduerak sustatzea, Bizkaiko kirol eragileak hobetzeko eta eguneratzeko laguntza handia emateko eta kirolaren arloko udal zinegotzien trebakuntza laguntzea eta bultzatzea.
  • Kirola egiteko modua ematea eta erraztea, banakoei zein taldeei, inolako diskriminaziorik barik.
    • Udalaren kirol zerbitzuak koordinatzea eta laguntzea eta zerbitzu horiek mankomunitate moduan kudeatzea bultzatzea.
    • Guztientzako kirolaren sustapenerako kirol politika onestea eta betearaztea, azken hori udal administrazioarekin koordinatuta.
    • Jarduketa koordinaturako eremuak sortzea, guztientzako kirol modalitatea egiten dutenek parte hartzen duten kirol ekitaldiak antolatzeko.
    • Kirolaren medikuntza hurbiltzea administrazio baten zerbitzu hori jasotzen ez duten taldeei, eta horretarako jarduketa hori burutuko du udalerrian unitate mugikor batek.
    • Aholkularitza medikoa ematea in situ udalaren kirol instalazioen erabiltzaileei.
    • Kirolen Zuzendaritza Nagusiak landutako jarduerei buruzko informazioa jasotzeko modua ematea herritarrei Gure Sport Bizkaiko kirol aldizkaria eginez eta doan banatuz eta Zuzendaritza Nagusiaren Web gunearen bidez.
    • Unibertsitateekin batera jarduketak egitea eta planifikatzea azpiegiturak egokitzeko, baita kirol azpiegitura horien kirol jardueretan beste unibertsitateekin batera parte-hartzea ere.
  • Kirolaren Euskal Planaren arabera udal kirolaren eta azpiegituren arloan Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkion ekintzak dinamizatzea eta koordinatzea.

KIROL FEDERATUA

HELBURUA:

Federazioko kirol egiturak bultzatzea, indarrak kirolaren eremuan bilduz.

Jarduteko ildoak
  • Dirulaguntza ematea kirol ekitaldi interesgarriak antolatzeko eta teknikariak eta etorkizun handiko kirolariak trebatzeko, goi mailara iristeko bidea erraztu dakien.
    • Proben egutegi interesgarria egitea federazioekin batera; egutegi horrek kirol modalitateak ezartzeari emango die erantzuna, betiere bizkaitarrengan izan duen interesa eta eragina kontuan izanik.
    • Baliabideak eta laguntza ematea Bizkaia Bizkaialde Fundazioa hedatzeko, bai baliabideak erakartzeko, bai kirol modalitate berriak sartzeko, bereziki estrategikotzat jotzen diren kirolak: Herri Kirolak, Euskal Pilota eta banku finkoko arraunketa
    • Medikuntza eta kiroleko jarraipenak egitea, eta horretarako, ahaleginen fisiologiari buruzko azterlanak egingo dira etorkizun handiko kirolarien entrenamenduen balorazio funtzionalerako, plangintzarako eta hobekuntzarako; hori guztia kirolariei laguntza emango dien unitate mugikorrean, bai entrenamendu tokietan, bai lehiaketetan.
  • Merezi duen tratamendua ematea euskal kirolari, gure herriaren nortasunaren adierazgarria baita.

    • Federazioak hedatzeko eta sustatzeko programak bultzatzea.
  • Bizkaiko kirol federazioen behar espezifikoei erantzuna ematea.

    • Kirol federazioen garapenean eta ezarpenean laguntza ematea, horiei eskuordeturiko funtzio publikoak behar bezala garatzeko
    • Funtzioak garatzeko baliabide ekonomikoak eta lokalak ematea.
    • Bizkaiko Ezinduen Kiroleko Lurralde Federazioari laguntzea, kirol jarduna hedatzeko federazioaren helburuen barruko talde guztietara.
    • AS.FE.DE.BI.ri laguntza ematea federazioko zerbitzuen kudeaketa mankomunatuan.
  • Kirolaren Euskal Planaren arabera kirol federatuaren arloan Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkion ekintzak dinamizatzea eta koordinatzea.
 
 

e-mailez bidali