saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zein sailetan dago Kirol Zuzendaritza?

Informazioa

INFORMAZIO OROKORRA

Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko kultur jatorriak sakontzeko helburua hartu du bere gain, eta horrek ez du esan nahi kultura unibertsala bere adierazpen guztietan kontuan hartzen ez duenik. Alderdi bi horiek Euskal Herriko historian bateratu dira, eta Euskal Herria europar eremuan bete-betean bertakotu da bere nortasuna geldu gabe.

Bizkaiko Lurralde Historikoak gaur egun dauzkan eskumenak Autonomi Erkidego Osorako Erakundeen eta bere Lurralde Historikoetako Organoen arteko Harremanetarako Eusko Legebiltzarraren azaroaren 25eko 7/1983 Legetik datoz, Lege hori, gero, Bizkaiko Lurralde Historikoari egotzitako eskumenei buruzko zerbitzuen eskualdaketarako bata bestearen ondorengo Dekretuen bitartez garatu delarik.

Eskumen hauek Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzen ditu Kultura Sailaren bidez; lau atal antolatu ditu eta bakoitzak bere zuzendaritza nagusia du, egitura organikoaren arabera:

  1. Kultura
  2. Kirolak
  3. Gazteak
  4. Euskararen Sustapena

Kulturako Zuzendaritza Nagusia gainontzeko Administrazio Publikoekin baterako diren eskumenak betetzeaz, esate baterako kultura hedatu eta sustatzeaz arduratzen da, baita esklusiban, edo Autonomi Erkidegotik datozen legeak garatuz eta gauzatuz Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren beraren eskumenak garatzeaz ere.

Alde horrtatik Agiritegi, Museo eta Foru Liburutegiarekin zerikusia daukatenak dira Bizkaiko Lurralde Historikoaren eskumen esklusiboak, Bizkaiko foru organoei garrantzi haundiko gaietan, hau da, Ondareaa Historikoari, artistikoari, monumentalari eta arkeologikoari dagozkienetan, EHAE-ko legeak betetzea doakie.

Alde batetik Kirolaren sustapen arloan, kirol federatuari zein jolas kirolari (eskola kirola) dagozkionetan, EHAE osorako Erakundeek emandako arautegia garatu eta betearazteaz arduratzen da.

Gazteri Zuzendaritza, ume eta gazte-politikak, aisialdiko eta solasaldikoak, burutzeaz arduratzen da, erkidego autonomikoko gazte planaren zabalkunde eta ezarpena zutabe duelarik.

Legegintzaldi honetan berrikuntza bat gertatu da: Euskara Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia sortu da. Beraren funtsezko eginkizunak ondokoak dira: Bizkaiko euskara artatzea eta sustatzea, Bizkaian euskararen inguruan lanean ari diren erakundeei laguntzea eta haiekin koordinatzea, zenbait gizarte-arlotan euskara-planak ezartzea, eta Foru Aldundian bertan hizkuntz eskakizunak ezartzea eta betearaztea.

 
 

e-mailez bidali