saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mendekotasuna duten pertsonentzako egoitzak

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak, egoitza-sarea osatu baten bidez, etxe berria eskaintzen die mendekotasuna izan eta zaintza integrala behar duten pertsonei, ohiko ingurunean, etxebizitzan edo familian horrelakorik lortu ezin badute.

Hauexek ematen dira egoitzetan:

  • Laguntza integral pertsonalizatua: ostatua, elikadura eta higiene pertsonala, besteak beste.
  • Osasun zaintzak. Horien artean nabarmentzen dira mediku eta erizainen laguntza, prebentzioa edo errehabilitazio programak.
  • Gizarte laguntza, gizarte-kulturako jarduerak, aisialdia, etab.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzen Foru Sareko egoitza batean sartzeko beharrezko betekizunak:

  • 60 urte beteta izatea eskabidea aurkezten denean. Horrez gain, mendekotasuna duen edozein pertsonak sartzeko eskaera aurkeztu ahalko du, zaintza eta laguntza premiak baldin baditu eta foru sareko egoitza batean premia horiei erantzun ahal bazaie.
  • II edo III. graduko mendekotasuna duen pertsonaren kalifikazioa lortzea. I. graduko mendekotasuna dutenak salbuespeneko kasuetan sartu ahal izango dira.
  • Mendekotasuna baloratzeko prozesutik eratorritako Banakako Laguntza Programaren arabera, pertsona eskatzailearentzat baliabide egokiena egoitza zerbitzua izatea.
  • Eskaera aurkezten denean eskatzaileak Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egon behar du eta bertan bizi behar da.

Nola eska daiteke plaza bat egoitza batean?

  • Eskabidea hasteko Banakako Laguntza Programa prestatu behar da (egoitza batean modu iraunkorrean egotea baliabide egokiena dela zehaztu duen Mendekotasunaren Baloraziotik eratorritakoa).
  • Salbuespen kasuetan, eskabidea eredu normalizatuan aurkeztuko da (familia berriz batzea, duela urtebete baino gutxiago eginiko Banakako Arreta Programaren ondoriozko eskabideak eta Gizarte Zerbitzuek larrialditzat jotakoak).
  • Bi kasuetan, eskatzailearen dokumentazio ekonomikoa aurkeztu beharko da eta, hala denean, bizikidetza-unitateko kideena.

Presazko prozedura

Mendekotasuna duen adineko bat abandonatuta badago, edo tratu txar fisikoak edo psikikoak jasaten baditu eta behar diren agintaritzaren aurrean salatu baditu, edo gizarte larrialdian badago, foru sareko egoitza batean berehala sar daiteke, administrazio-egoera erregulatzeko izapideak geroko utzita.

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak lehentasunezko kolektibotzat jo ahalko dira, egoitza publikoetara sartzeari dagokionez.

Egoitzako plaza baten esleipena

  • Eskabidea eta ondare eta ekonomia-egoera egiaztatu eta gero, pertsona eskatzailea egoitzen foru zerbitzuko plaza baten onuradun gisa onartuko du Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak; eskatzailea plaza esleitzeko prozesuan sartuko da.
  • Berehala sartzen ez diren pertsonei plaza esleituko zaie ezarritako lehentasun ordenaren arabera, hau da:
    1. Lehenik eta behin, presaz sartu behar direnak.
    2. Bigarrenik, salbuespen egoeran daudenak (berriz batzea, lekualdaketak, foru sareko zentroetan modu pribatuan sartutako pertsonak).
    3. Prozedura arruntaren araberako sarrerak; mendekotasun maila, ahalmen ekonomikoa eta eskaeraren sarbide zenbakia eta dataren arabera ordenatuko dira.
  • Plaza publikoan sartzeko zain izango den denboran, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango du, egoitza pribatuko balizko egonaldia ordaintzen laguntzeko.

Prezio publikoa

Prezio publikoa kalkulatzeko aintzat hartuko dira zerbitzuaren eskabidea egin aurreko bi urteetako ekonomia eta ondareari dagokien egoera eta pentsioa, bai eskatzailearenak, bai bizikidetza-unitateko kideenak.

2021eko ekitaldian eguneko gehieneko prezio publikoa80,73 € izango da.

Argibide gehiago eskuratzeko

Gizarte Ekintza Sailaren telefono-gunea: 94 406 60 00.

Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Egoitza elektronikorako sarbidea

 
 

e-mailez bidali