saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Erregistroaren datuak eguneratzeko prozesua

Informazioa

Bizkaiko Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatutako erakundeek erregistro horretan agertzen diren datuetan gertatzen diren aldaketak jakinarazi behar dizkiote Gizarte Ekintzako Foru Sailari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 26ko 62/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua betez, eta haren antolamendu- eta funtzionamendu-arauak arautuz.

Erregistroaren datuak eguneratzeko aparteko prozesua

Epea

Erakunde bakoitzak jakinarazpen bat jasoko du, eta bertan datuak eguneratzeko emandako epea adieraziko zaio.

Prozedura

  • EGOITZA ELEKTRONIKOA-NIRE IZAPIDEAK-NIRE ESPEDIENTEAK atalean sartu
  • Erakundearen ordezkariaren txartelaren bidez identifikatu ondoren, erakundearen eta erakunde horren menpeko zerbitzu eta zentroen izen-ematearen espedienteak agertuko dira.
  • Aukeratu espedientea. Gogoratu berrikusi eta eguneratu egin behar dituzula espediente bakoitzeko datuak.
  • Sartu "Gizarte zerbitzuen foru erregistroaren eguneratzea" inprimakian.
  • Berrikusi erregistroan dauden datuak eta, beharrezkoa izanez gero, eguneratu behar diren datuak eguneratu.

Laguntza materiala

Webexak

On line-ko prestakuntza azken saioak, erregistroko datuak eguneratzeko prozedura azaltzen zutenak.

  • Urriak 5, asteazkena: 11:00etan.
  • Urriak 26, asteazkena: 16:00etan.

Kontsultak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali