saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

10 urteko Arreta Goiztiarra Bizkaian

Informazioa

 
 

10 urteko Arreta Goiztiarra Bizkaian (2022/03/18)

 

Haurren garape­naren ezaugarri nagusia, lehen ur­teetan, funtsezko funtzioak pixkanaka bereganatzea da. Pro­zesu dinamiko hori oso konplexua da, oinarri genetiko jakin baten gainean, hainbat fakto­re biologiko eta psikosozialek eragiten dute­lako, eta elementu horien edozein aldaketak arriskua dakar edo garapenean nahasmen­duak eragin ditzakelako.

Gaur egun, ebidentzia zientifikoak agerian uzten du laguntza profesional espezializa­tu batek loturiko desorekak prebenitzen dituela, haurren eta haur horien familien ongizatea hobetzen duela eta autonomia, - parte-hartze aktibo- eta gizarteratze-maila hobetzen duela.

ELaguntza profesional hori, pertsonen parte­-hartzearekin batera, arreta goiztiarraren barruan sartzen da.

Bizkaiko Foru Aldundia aitzindaria izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiz­tiarreko Eredua ezartzen. Eredu hori osasu­naren, hezkuntzaren eta gizarte-zerbitzuen sistemen lankidetzan eta erantzunkidetasu­nean oinarritzen da, eta eredu horren fun­tsezko elementuetako bat profesionalak dira, hain zuzen ere, Arreta Goiztiarreko Balora­zio Taldeetakoak (AGBT) nahiz Arreta Goiz­tiarreko Esku-hartze Taldeetakoak (AGET).

10 urteko ibilbidearen ondoren, jardunaldi honek profesionalen eta familien topaketa­rako eta hausnarketarako foro bat izan nahi du, non gauden baloratzeko eta etorkizune­ko erronka berriak proposatze­ko, arreta goiztiar benetan oso, integratu eta kalitatezko bate­rantz aurrera egiten jarraitzeko.

Jardunaldia Euskalduna Jauregian (0E aretoan) izango da 2022ko martxoaren 18an.

  • 9:00-9:30. Akreditazioak.
  • 9:30-9:45. Jardunaldiaren aurkezpena. Sergio Murillo Corzo, Gizarte Ekintzako foru diputatua. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 9:45-10:30. 10 urteko bidaia adingabeei eta horien familiei laguntzen: gogoetak eta ikasitako ikasgaiak. Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia. Ebaluazio eta Orientazio zerbitzuko burua. Koordinatzaile soziosanitarioa Gizarte Ekintza Saila. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 10:30-11:30. Praktika profesional onak. Bizkaiko AGBT.
    • Itsaso Sánchez Martínez de Luna. Desgaitasuna Ebaluatzeko Atala Gizarte Ekintza Saila. Bizkaiko Foru Aldundia. Bizkaiko AGBT..
    • Maria Jesús Martínez González. Neuropediatria Atala. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Osakidetza. Bizkaiko AGBT.
    • María Areitio Goyoaga. Premia Berezien Aholkularitza. Txurdinagako Berritzegunea. Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza. Bizkaiko AGBT.
  • 11:30-12:00. Atsedenaldia.
  • 12:00-12:30. Familientzako gidaren aurkezpena. Asier Alustiza Kanpanaga. Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • 12:30-13:15. Zuzeneko esperientziak.
    • Inaxio Nieva Rodríguez. Garuneko Paralisiaren eta Dibertsitate edo Aniztasun Funtzionalaren Dibulgatzailea.
    • Anabel Dorado Morán. Arreta Goiztiarreko Programan parte-hartzen duen ume baten ama.
    • Oscar Seoane Icaran. Euskadiko Down Sindromea Fundazioko zuzendari-kudeatzailea eta Asel Belategi López de Aretxaga. Euskadiko Down Sindromea Fundazioko administrari laguntzailea.
  • 13:15-13:30. Amaiera.

Izen ematea (martxoaren 17ra arte edo lekua bete arte):

  • Izen ematea online itxita. Gogoratu emaila erantzutea inskribapena baieztatzeko.
  • Telefonoa: 94 406 6000
  • Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali