saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ohiko galderak

Informazioa

Egoitza pribatu batean sartuz gero, ba al dut laguntzaren bat jasotzeko eskubiderik?

Bai, mendekotasunaren balorazioa eginda eta foru-plaza publiko baterako eskubidea aitortuta baduzu, eta une honetan ez badago lekurik libre zuretzat.

Kasu horretan, egoitza-zerbitzuari lotutako prestazio bat (ZLP) emango litzaizuke, egonaldiaren gastuak ordaintzen laguntzen duen laguntza bat.

Prestazio horrek egoitza pribatuko zerbitzu guztiak estaltzen ditu?

Ez, egoitzako egonaldiaren gastuak bakarrik.

Ez du ordaintzen egoitzak eskain ditzakeen gainerako zerbitzuak, hala nola, ile-apaindegia, podologoa eta abar; halakoak fakturatik deskontatuko dira.

Zenbat denbora egon naiteke egoitza pribatu batean aldi baterako egonaldiagatiko ZLPa kobratzen?

Egonaldiaren zergatiaren arabera.

  • Zaintzailearen atsedenagatik edo oporrengatik: 2-30 egun (29 gau) urteko. Gogoan izan familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (PECEF) jasotzen duten pertsonentzat badagoela urtean 15 eguneko atsedena hartzeko ZLPa, eta aukera hobea izan daitekeela.
  • Gainerako kasuak (hala nola zaintzailearen ospitaleratzea edo senitartekoa zaintzea eragozten dion beste edozein arrazoi larri): 3 hilabete, eta salbuespenezko kasuetan hilabete bat luza daiteke.

Eska ditzaket urte berean aldi baterako egonaldiko ZLPa eta zaintzailearen atsedenerako ZLPa?

Ez, prestazio horiek bateraezinak dira urte berean, salbu eta zaintzailea ospitaleratu egiten badute edo senidea zaintzea eragozten dion beste arrazoi larriren bat gertatzen bazaio.

Kobra dezaket aldi baterako egonaldiko ZLPa aldi berean familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (PECEF) kobratzen ari banaiz?

Prestazio horiek bateraezina direnez, aldi baterako egonaldian zehar eten egingo zaizu prestazio ekonomiko hori edo, kobratu baldin baduzu, eskatuko zaizu itzul dezazula egonaldiko egunei dagokien zenbatekoa.

Kobra dezaket aldi baterako egonaldiko ZLPa EZ banago kobratzen familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (PECEF)?

Bai. Mendekotasun-egoeran bazaude (I., II. edo III. graduak), aldi baterako egonaldirako eskaera bat aurkeztu baduzu eta foru-plaza publiko bat izateko eskubidea aitortu bazaizu baina une honetan ez badago plaza librerik zuretzat.

Kobra dezaket egonaldi iraunkorreko ZLPa familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa (PECEF) kobratzen ari banaiz?

Bi prestazioak bateraezinak direnez, egoitzan sartzen zaren momentuan azkendu egingo zaizu PECEFerako eskubidea.

Egoitzan egonik PECEF jaso baduzu, eskatuko zaizu itzul dezazula egonaldiko egunei dagokien zenbatekoa.

Nola aurkez ditzaket fakturak?

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan .
  • Aurrez aurre, hitzordua eskatuta, erregistro hauetan:
  • Gizarte Ekintza Saileko erregistroa: Lersundi kalea 14, behea, 48009 Bilbo Laguntza - Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Laguntzeko Bulegoa: Diputazio kalea 7, behea, 48009 Bilbo.
  • Gainerako sailen erregistroetan eta Durango, Bermeo eta Gernikako eskualde-bulegoetan: Erregistro-puntuak - Bizkaia.eus

Zer egin behar dut egonaldi iraunkorreko ZLPa kobratzeko?

  • Ordainketa lehen aldiz eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
  • Ordaintzeko eskaera (S910 eredua).
  • Egoitzako fakturak.
  • Fakturak aurkezteko baimen-eredua (E741 eredua), beste pertsona bati edo egoitzari baimena eman nahi badiozu zure ordez fakturak aurkezteko.
  • Hurrengo fakturak ordain diezazkizuten eskatzeko, nahikoa izango da faktura hilero aurkeztea.

Zer epe daukat egoitzako faktura aurkezteko?

Egonaldiaren hurrengo hileko azken eguna baino lehen aurkeztu behar duzu.

Epe horretan aurkeztu ezean, ez zaizu ordainduko faktura hori.

Zer eduki izan behar du fakturak?

Fakturak honako hauek adierazi behar ditu:

  • Egonaldiaren egunak (hasiera- eta amaiera-egunak).
  • Zenbat egun izan diren guztira.
  • Prezio unitarioa (€/egun).
  • Zenbateko osoa.
  • Faktura ordaindua izan dela agertzea.

Gogoratu prestazioak egonaldi-gastuak bakarrik estaltzen dituela. Zerbitzu osagarriak, hala nola ile-apainketa, podologia eta abar, ez dira ordainduko.

Eman diezaioket baimena beste pertsona bati edo egoitzari faktura aurkezteko?

Bai, eman diezaiokezu baimena beste pertsona bati edo egoitzari berari faktura aurkezteko. Horretarako, fakturak aurkezteko baimen-eredua aurkeztu behar duzu (E741 eredua), lehenengo aldian bakarrik.

Foru-plaza publiko baterako eskubidea aitortu zidatenean, egoitza pribatu batean nengoen jada. Eska dezaket ordaintzeko hilabete horietako egonaldi iraunkorrari dagokion ZLPa?

Bai, egonaldi iraunkorreko zerbitzua onarturik baduzu zure arreta indibidualeko programan (PIA).

Foru-plaza publiko baterako eskubidea aitortzen dizun foru-agindua jasotzean, honako hauek aurkeztu behar dituzu:

  • Arreta indibidualeko programa (PIA) onartzen duen foru-agindua onartzen denetik aurrera egoitzan eginiko egonaldiari dagozkion fakturak.
  • Foru-plaza publiko baterako eskubidea aitortzen dizuen foru-agindua eman eta hurrengo hilabeteko azken eguna baino lehen.

Plaza publiko bat eskaintzen badidate eta uko egiten badiot bizilekua aldatu nahi ez dudalako, galdu egingo dut ZLPa jasotzeko eskubidea?

Ez.

Eskubide hori bakarrik galtzen da baldin eta modu pribatuan ingresaturik zaudeneko egoitza bereko plaza publiko bati uko eginez gero.

Zer betebehar dakar berekin ZLPa jasotzeak?

  1. Prestazioaren zenbatekoa egoitza ordaintzeko soilik erabiltzea.
  2. Gizarte Ekintza Sailak eskatutako informazioa eta dokumentazioa ematea, prestazioa kudeatzeko beharrezkoa denean.
  3. Hilabeteko epean jakinaraztea zirkunstantzien edozein aldaketa eragina izan dezakeena hala zerbitzuari loturiko prestaziorako eskubidean nola haren zenbatekoan. Horretarako, berrikusteko eskaera aurkeztu behar duzu (S911 eredua), eta eredu hori hemen topa dezakezu: egoitza elektronikoa.

Eska dezaket ZLParen zenbatekoa egunera diezadaten?

Bai, aldaketaren bat gertatzen bada zure egoera pertsonalean edo zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako inguruabarretan.

S911 eredua aurkeztu beharko du, eta horren arrazoia adierazi:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan .
  • Aurrez aurre, hitzordua eskatuta, erregistro hauetan:
  • Gizarte Ekintza Saileko erregistroa: Lersundi kalea 14, behea, 48009 Bilbo Laguntza - Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Laguntzeko Bulegoa: Diputazio kalea 7, behea, 48009 Bilbo.
  • Gainerako sailen erregistroetan eta Durango, Bermeo eta Gernikako eskualde-bulegoetan: Erregistro-puntuak - Bizkaia.eus

Zer motiborengatik galtzen da ZLPa jasotzeko eskubidea?

  • Egoitza-plaza publiko foral batean sartzea.
  • Uko egitea Gizarte Ekintza Sailak eskaintzen duen plaza publikoari, modu pribatuan ingresaturik zaudeneko egoitza berean.
  • Ez betetzea ZLPa jasotzeak berekin dakartzan betebeharrak.
  • Onuraduna hiltzea.

Arrazoiotariko bat gertatu eta hurrengo egunean utziko diozu ZLPa kobratzeari.

 
 

e-mailez bidali