saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Egoitza-zerbitzuari lotutako prestazioa

Informazioa

Egoitza-zerbitzuari lotutako prestazioa (ZLP) gastuetarako laguntza bat da; zehazki, foru-plaza publiko baterako eskubidea aitortua duten pertsonek egoitza pribatu batean egiten duten egonaldi iraunkor edo aldi baterakoaren ondoriozko gastuak ordaintzen laguntzeko laguntza bat.

Baldintzak

  • Foru-egoitza batean plaza publiko bat izateko eskubidea aitortua izatea eta plaza librerik ez izatea. Eskubide hori foru-agindu baten bidez jakinarazten da.
  • Egoitza pribatu homologatu batean sartzea (ez etxebizitza komunitario batean), eta Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribaturik egon dadila egoitza hori.
  • Dagokion epean aurkeztea ordaindutako fakturak.

Bateraezintasunak

Prestazio hau bateraezina da gainerako prestazio eta zerbitzuekin; zehazki, hauekin:

  • Egonaldi iraunkorragatik ematen den ZLPa ez da bateragarria familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoarekin (PECEF); beraz, hura kobratzen ari bazara, iraungi egingo da.
  • Aldi baterako egonaldiagatik ematen den ZLPa ez da bateragarria familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoarekin (PECEF). Hori dela eta, aldi baterako egonaldian zehar eten egingo zaizu prestazio ekonomiko hori edo, kobratu baldin baduzu, eskatuko zaizu itzul dezazula egonaldiko egunei dagokien zenbatekoa.
  • Atsedenaldirako aldi baterako egonaldiagatiko ZLPa ez da bateragarria, urte berean, zaintzailearen atsedenerako ZLParekin (zaintzaileak atseden hartzeko zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa). Horrek zera esan nahi du: atsedenerako ZLPa erabili bada, ez zaizu ordainduko atsedenaldirako aldi baterako egonaldiaren faktura.

Prestazioaren zenbatekoa

Zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, batetik, pertsona bakoitzaren mendekotasun-gradua eta, bestetik, haren bizikidetza-unitatearen ahalmen ekonomikoa. Zenbateko hori foru-plaza publiko baterako eskubidea aitortzen duen foru-aginduan edo ondorengo berrikuspenetan jakinarazten da.

Prestazio horrekin jaso daitezkeen gehienezko zenbatekoak hauek dira:

  • III. gradua, 90 puntutik 100era bitarte: 833,96 euro.
  • III. gradua, 75 puntutik 89ra bitarte: 625,47 euro.
  • II. gradua, 65 puntutik 74ra bitarte: 462,18 euro.
  • II. gradua, 50 puntutik 64ra bitarte: 401,20 euro.

Fakturak aurkeztea

  • Prestazioa ordain dadin eskatzeko, egonaldiaren hurrengo hilaren azken eguna baino lehen aurkeztu behar dituzu fakturak.
  • Lehenengo fakturarekin batera, ordaintzeko eskaera ere aurkeztu beharko duzu (S910 eredua).
  • Baimena eman diezaiokezu egoitzari edo beste pertsona bati zure izenean aurkez ditzan (E741 eredua).
  • Bi modutara aurkez ditzakezu fakturak:

Argibide gehiago

  • Araudia, inprimakiak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.
  • Ohiko galderak
 
 

e-mailez bidali