saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Sexu-esplotaziora bideratutako salereskotaren Plana

Informazioa

Sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa ez da fenomeno berria. Errealitate historikoa da; munduan emakumeek bizi duten berdintasunik ezaren eta haien aurkako indarkeriaren muturreko adierazpena, ikusezin bihurtua eta egunerokoa; emakumeen gorputzen merkantilizazioaren adierazpiderik larriena da eta giza eskubideak urratzen ditu.

Pertsonen salerosketa honela definitzen da: «pertsonak biltzea, garraiatzea, lekualdatzea, babestea edo hartzea, horretarako baliatzen baldin bada mehatxuaz edo indarraz edo indarkeriaren beste forma batzuetaz edota bahiketaz, iruzurraz, engainuaz, botere abusuaz, ahultasun egoeraz edo ordainketak edo onurak emateaz edo hartzeaz pertsona baten adostasuna eskuratzeko, pertsona horrek beste pertsona baten gaineko agintaritza badu, betiere esplotazio helburuekin». (Palermoko Protokoloa)

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, botere publikoek sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa prebenitzeko dituzten betebeharrez eta biktimen giza eskubideak bermatzeko dituzten erantzukizunez jabetuta, «Sexu-esplotaziorako salerosketaren biktimekin eta bizirauleekin esku-hartze soziala egiteko diagnostikoa eta plana» aurkezten du hemen.

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.