saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Familiako atseden-zerbitzua, asteburuetan eguneko arreta emateko

Informazioa

Familiako atseden-zerbitzuaren helburuak

  • Zaintzaileari denbora pertsonala ematea atsedenerako, errekuperaziorako, aisialdirako eta, oro har, norberaren zaintzarako eta garapen pertsonalerako, edo zaintza-lanak egitea eragozten dion premia-egoera bati aurre egiteko.
  • Zaintza-lanei lotutako karga murriztea, gainkargarik eta estresik egon ez dadin eta zaintzailearen osasuna honda ez dadin.
  • Familia- eta bikote-dinamika normalizatuak bultzatzea.
  • Desgaitasuna duen pertsonak bere familia-ingurune naturalean jarrai dezan laguntzea.

Zerbitzu motak

  1. Adimen-urritasuna duten pertsonentzako familia-atsedenerako zerbitzua

    Familia-atsedenerako zerbitzuak asteburuko egonaldiak eskaintzen dizkie desgaitasun intelektuala duten pertsonei, profesionalak ez diren zaintzaileek artatu ohi dituzten kasuetan; zehazki, asteburuetako eguneko zentroetan, egun bateko moduluetan (larunbata edo igandea).

    Zerbitzu hau OLAko eguneko zentroaren instalazioetan emango da (Goitxa Bidea 18, Sondika).

  2. Familian atseden hartzeko zerbitzua, autismoa eta bestelako autismo-espektroko nahasmenduak dituzten pertsonentzat

    Familia-atsedenerako zerbitzuak aldi baterako egonaldiak eskaintzen ditu bigarren mailako arretako zerbitzuetan, eguneko zentroetan, 2, 3, 4 edo 5 eguneko moduluetan, autismoa edo espektro autistako beste nahasmendu batzuk dituzten pertsonei, profesionalak ez diren zaintzaileek artatu ohi dituztenak.

    Zerbitzu hau Arrigorriagako Atxukarro auzoko 6. zenbakian dagoen Arrigorriaga atseden-zentroan emango da.

Nola eskatu plaza bat familiako atseden-zerbitzuan?

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona:

  • APNABI, autismoa eta bestelako autismo-espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen gurasoen elkartea. TF. 944 755 704. http://www.apnabi.org/
  • GORABIDE, Desgaitasuna duten Pertsonen Aldeko Bizkaiko Elkartea. TF. 944 431 210. www.gorabide.com
 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.