saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak

Informazioa

Eguneko zentroek arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen diete egunez desgaitasun fisiko edo intelektuala duten pertsonei, bai eta gaixotasun mental kronikoa dutenei ere, beren autonomia pertsonala hobetzeko edo mantentzeko, beren muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntza emateko. Eguneko arreta-zerbitzua eguneko zentroetan eta okupazio-zentroetan ematen da.

Eguneko zentro batean sartzeko baldintzak

  • Espainiako edo Europar Batasuneko edozein estatutako nazionalitatea izatea.
  • 18 eta 64 urte bitartean izatea.
  • %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortuta izatea.
  • Mendekotasunaren balorazioa egiaztatuta izatea.
  • Plaza bati edo itxaron-zerrendan sartzeari uko egin ez izana.
  • Gaixotasun mentala duten pertsonen kasuan, gainera, gaixotasun mental kronikoaren edo nahasmendu mental larri eta luzearen diagnostikoa izan beharko dute, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak emana.

Nola eska dezaket plaza bat eguneko zentro batean?

Eguneko zentroko zerbitzuan sartzeko prozedura Gizarte Ekintza Saileko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuak prestatutako Banakako Arreta Programa (BAP) onartzean hasiko da. BAP mendetasuna baloratzeko prozesuaren emaitza da, eta bertan jasotzen dira eskatzailearen beharrei erantzuteko zerbitzu eta/edo prestazio ekonomiko egokienak. Desgaitasuna duten pertsonek eguneko zentro batean plaza bat izateko eskubidea izango dute, beren BAPn zerbitzu hori egokiena dela jasotzen denean.

Egoitza elektronikoan, desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroen izapidean, araudia, izapidetzeko formularioak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa kontsultatu ahal izango dituzu.

Nolakoa da eguneko zentro batean plaza bat esleitzeko prozesua?

Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna duen pertsonaren gizarte-egoera balioetsiko du, zentroetako arreta-beharraren gizarte-adierazlearen bidez. Balorazio medikoa eta psikologikoa ere kontuan hartuko dira.

Plazaren onuradun izatea lortzen duen pertsona plaza esleitzeko prozesuan sartuko da.

Zenbat kostatzen da eguneko zentro bateko egonaldia

Eguneko gehieneko prezio publikoa 11,81 eurokoa da saio osoko plazetarako, 8,11 eurokoa jantokia duten saio erdiko plazetarako eta 3,94 eurokoa jantokirik gabeko saio  erdietarako.

Foru sareko egoitzei buruzko informazio gehiago non aurkitu

Ohiko galderak. Zalantzak sortzen dituzten gaiak argitzea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa. Bertan dituzu eskura aplikatu beharreko araudia, eguneko zentroaren eskaera izapidetzeko inprimakiak eta dokumentuak eta zentroa lekuz aldatzeko eskaera.

 
 

e-mailez bidali