saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarte Ekintzako Topaketa

Informazioa

 
 

Topaketa (2021/07/12)

ARRETA PERTSONALIZATUAREN BIDEAN
 

Bizi-itxaropenaren etengabeko gehikuntza eta osasun-sistemaren arloko aurrerapenak ezaugarri dituen errealitate berri baten aurrean gaude; alderdi bi horiek lurraldearen garapenaren adierazle ona dira, eta, aldi berean, mahai gainean jartzen dute iraupen luzeko zainketen erronkari ikuspegi multidimentsional batetik eta epe luzera heltzeko beharra.

Bizkaiko Foru Aldunditik beste aurrerapauso bat eman nahi dugu iraupen luzeko zainketen pertsonalizaziorako bidean, bizi-proiektua garatzeko laguntza behar duten pertsonen beharrizanen, itxaropenen eta lehentasunen aniztasunari eta bilakaerari erantzun ahal izateko.

Ildo horretatik, bizikidetza-unitateak egoitza-zentroetan arreta pertsonalizatzeko estrategia gisa eratzen dira. Bizikidetza-unitate txikiek arreta pertsonalizatua eta komunitatera irekitzea ahalbidetu behar dute, egoitzak bertan bizi direnen etxea edo etxearen antzekoena izan daitezen.

Datorren uztailaren 12an, jardunaldi ireki bat egingo da Euskalduna Jauregian, 0B aretoan. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak iraupen luzeko zainketen eraldaketa Bizkaian bultzatzeko gakoak aztertu eta partekatuko ditu arlo honetan aditu diren eta esperientzia handia duten pertsonekin.

  • 9:00-9:30 Iraupen luzeko zainketen eraldaketa bizkaian bultzatea. Sergio Murillo. Gizarte Ekintzako diputatua.
  • 9:30-10:15 Zainketen eredua eraldatzeko testuingurua. Javier Yanguas Lezaun. La Caixa-ren lan sozialeko Nagusiak Programaren zuzendari zientifikoa.
  • 10:15-11:00 Eskubideen esparrua, ikuspuntu etikoa eta arreta pertsonalizatuaren ikuspegia. Marije Goikoetxea Iturregi. Irakasle-ikertzailea eta laguntzailea zerbitzu sozial eta sanitarioen arloko laguntza-etikaren garapenean. Deustuko Unibertsitatea.
  • 11:00-11:30 Etena-Atsedenaldia
  • 11:30-12:15 Bizikidetza-unitateak, arreta pertsonalizatzeko estrategia gisa.
  • Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia, Koordinatzaile soziosanitarioa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko burua.
  • 12:15-13:15 Kasu praktikoak bizikidetza-unitatean
    • Desgaitasun intelektuala eta mendekotasun oso larria duten pertsonen arreta pertsonalizatua. Diana Cabezas (Gorabideko zuzendari teknikoa) eta Mónica Romero (Atxarte egoitzako zuzendaria).
    • Bizikidetza-unitateen esperientzia adineko pertsonentzako zentroetan. Antonio Valdenebro Alonso, Soriako Los Royales egoitzako zuzendaria.
  • 13:15-13:30 Hurrengo urratsak eta jardunaldiaren itxiera. Asier Alustiza Kapanaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendaria

Programa

 
 

e-mailez bidali