saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gaitasun juridikoaren arloko legeria berria

Informazioa

 
 

  Gaitasun juridikoaren arloko legeria berria (2021/06/14 eta 2021/06/28)

 
 

Maiatzaren 20an onartu zen desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko arlo zibileko eta prozesaleko lege-erreformak desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko nazioarteko konbentziora egokitu du gaitasun juridikoaren arloko ordenamendu juridikoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak gaitasun juridikoaren arloko prestakuntza sustatzen jarraitu nahi du profesionalen artean, legeria berriak dakartzan berrikuntzak partekatuz.

Horretarako, arlo horretako adituekin lankidetzan, ekainaren 14an eta 28an bi ikastaroko ziklo bat online antolatu dugu, bakoitza bi ordukoa, "Gaitasun juridikoaren arloko legeria berria" izenburupean.

Oier Zuberogoitia Atxurra Bizkaiko Tutoretza Erakundearen zuzendari-kudeatzaileak koordinatuko du zikloa.

 
Astelehena, ekainaren 14a (12:00-14:00).
  • Prebentziozko ahalordetzeak eta aginduak; gaitasunaren aldaketaren ordezko neurriak.
  • Legeria berriarekin, prebentziozko ahalordetzeek eta aginduek garrantzia hartzen dute. Izan ere, araudi berriak lehentasuna ematen die desgaitasuna duen pertsonak laguntzak zehazterakoan har ditzakeen borondatezko neurriei.
  • Ikastaroa Carmen Velasco Ramírez AEquitas Fundazioko kolaboratzaileak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuko dekanordeak emango du.
 
Astelehena, ekainaren 28a (12:00-14:00).
  • Egitatezko zaintza.
  • Legeria berriarekin indartzen den figuretako bat egitatezko zaintza da, laguntza-erakunde juridiko bihurtzen dena.
  • Egitatezko zaintzari buruz hitz egiteko, Rafa Armesto del Campillo izango dugu gure artean, desgaitasunaren arloko zuzenbideko abokatu especialista.
 

Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali