saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ohiko galderak

Informazioa

Nork lor dezake plaza publiko bat egoitza batean?

II. eta III. mailako mendekotasun-egoeran dauden adinekoek. Era berean, salbuespen gisa, I. graduan, beren beharrak ohiko ingurunean ase bete ezin dituztenek.

Nire ezkontidea edo izatezko bikotekidea foru sareko egoitza batean sartzen bada, ni ere sar naiteke?

Bai. Familia berrelkartzea errazteko, ezkontideari edo izatezko bikotekideari ez zaio eskatzen sartzeko baldintza guztiak betetzea, baldin eta gizarte-aurreikuspeneko edozein erregimeneko prestazioa jasotzen badu eta ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin bizi bada sartzeko eskaera aurkezten duen unean, edo bizilekuan sartu arte elkarrekin bizi izan bada.

Nortzuk osatzen dute bizikidetza-unitatea prezio publikoa kalkulatzen denean?

Ezkontideak edo izatezko bikotekideak, mendekotasun-egoeran ez dauden eta zerbitzuaren titularrarekin bizi diren seme-alabek, adingabeak badira edo 28 urte bete arte, horiek barne, langabezian edo ikasten ari badira.

Egoitzan berehala sartzen da pertsona onuraduna izateren aitorpena lortu ondoren?

Ez. Sartu ahal izateko, plaza hutsak egon behar dira.

Badago egoitzan sartzeko lehentasun-ordenarik?

Bai. Onuradunei honako lehentasun-hurrenkera edo ordena honen arabera esleituko zaie plaza:

  1. Premiazko sarrerak.
  2. Salbuespenezko inguruabarrak biltzen dituzten sarrerak (berrelkartzeak, lekualdaketak, foru sareko zentroetan modu pribatuan sartutako pertsonak).
  3. Ohiko prozeduraren araberako sarrerak, mendekotasun-egoeraren mailaren, ahalmen ekonomikoaren eta eskaeraren sarrera-data eta sarrera-zenbakiaren arabera ordenatuta.

Foru sareko egoitza batean modu pribatuan bizi banaiz, egoitza horretan plaza huts publiko bat eslei diezadakete?

Bai. Baimena modu arrazoituan baimendu ahal izango da, baldin eta hori gomendatzen duten inguruabarrak egonez g eroedo zentro horretan 4 urtez edo denbora luzeagoz biziz gero.

Egoitzatik joan al naiteke plaza publiko bat esleitu zaidanean?

Bai. Borondatezko ez-egotearen edo absentziaren kasuan, plaza gorde egingo da, betiere absentzia urtean egutegiko 30 egunetik gorakoa ez bada. Ospitaleratzearen kasuan, ospitaleratzeak irauten duen bitartean gordeko da plaza.

Eska al dezaket foru sareko beste egoitza batera lekualdatzea?

  • Bai. Foru sareko zentro bateko plaza publiko batean sartutako edonork eska dezake sare bereko beste zentro batera lekualdatzea.
  • Ezin izango da lekualdaketa baimendu egoitzan sartu eta 3 hilabete igaro baino lehen, salbuespenezko kasuetan izan ezik.
  • Egoitza-aldaketa bat egin bada, ezin izango da beste lekualdatze bat baimendu sartu eta urtebete igaro arte, salbuespenezko kasuetan izan ezik.
 
 

e-mailez bidali