saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Talentua erakartzeko dirulaguntza

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Bizkaiko enpresek lan-kontratu mugagabeak formalizatzeko, esperientzia handiko eta kualifikazio handiko profesionalekin, EAEtik kanpo lan egiten ari direnekin, beren jarduera profesionala Bizkaiko Lurralde Historikoan egin dezaten.

Laguntzaren zenbatekoa kontratuan edo eskabidean aurkeztutako kontratazio-proposamen irmoan jasotako urteko soldata finko gordinaren %40rainokoa izango da, eta %20 2022. urtean banatuko da, eta gainerako %20a 2023. urtean. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da.

Profesionalak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izan behar du eragina enpresa eskatzailearekin duen lan-harremanean; nolanahi ere, kontratu mugagabea 2022ko urriaren 25a baino lehen izan behar du, eta 2023ko abenduaren 31ra arte egon behar du indarrean.

NORENTZAT?

Bizkaiko Lurralde Historikoan sozietate-egoitza, zerga-egoitza, ekoizpen-zentro bat edo balio handiko zentro bat eta berezko nortasuna juridiko duten enpresentzat. Industria, Eraikuntza, Garraioa eta Handizkako Merkataritza- jarduerak egiten dituzten enpresei zuzenduta dago.

2022KO TALENTUA ERAKARTZEKO PROGRAMA

ESKABIDEAK

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 1eko 08:30etik aurrekontu erabilgarria agortzen den arte izango da, edo aurkeztutako eskabide kopuruagatik agortutzat jotzen den arte, edo 2022ko irailaren 15eko 13:30ak arte.

Eskabideak Ekonomi Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako, sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau, Orueta Apezpikuaren kaleko 6an, gure bulegoetan, eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk

2021EKO TALENTUA ERAKARTZEKO PROGRAMA

Aurkeztu beharreko txostenak telematikoki bidali beharko dira ondorengo epeetan:

  1. 2022ko ekainaren 1etik 30era bitarteko txostena
  2. 2023ko urtarrilaren 1etik 31ra azkenengo txostena
Beste dokumentu batzuk

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali