saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

4. arloa: Azelerazioa

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Enpresaren azelerazio-proiektuaren garapena honako helburu hauek lortzeko: abian dagoen negozioaren eskalabilitatea merkatu berrietara, fakturazioa eta enplegua handitzea eta lehiakortasuna areagotzea.

Honako ezaugarri hauek dituzte azelerazio proiektuak: enpresak merkatuan duten posizionamendua handitzea eta hobetzea dakarten proiektu estrategikoak garatzea.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Azelerazio proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza gastuak.

Lagunduko diren gastuak 2021eko urtarrilaren 1etik eta 2023ko abenduaren 31aren artean garatu eta ordaindu behar dira.

NORENTZAT?

Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 4. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

Lehendik diren enpresak, EJZko lehen alta 2018/01/01 ekoa edo ondorengokoa dutenak, gutxienez 30.000 euroko kapital soziala ordainduta dutenak eta eskabidea aurkezten denean gutxienez 4 lanpostu dutenak (horietariko 2 Bizkaian daudelarik) edo 2020an 200.00 euro baino gehiagoko fakturazioa izan dutenak.

ESKABIDEAK

1. deialdia: 2022ko otsailaren 15etik martxoaren 15eko 13:30era.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2021 (4.arloa: Azelerazioa)

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2023ko uztailaren 31.

Beste agiriak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali