saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

3. arloa: Ekintzailetza ekosistemaren dinamizazioa

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Enpresa traktoreek berrikuntza arloan dituzten erronkak asetzea ahalbidetuko duen lankidetza plan baten garapena edo enpresa traktoreak bultzatutako dinamizazio prozesu baten garapena, startup-ak Bizkaira erakartzeko eta bizkortzeko helburuarekin.

Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa traktoreak: Nazioartekotutako tokiko enpresa bat da, berrikuntza efektu biderkatzaile garrantsitzua sortzeko ahalmena duena, merkatura berrikuntzak arrastaz eramateak dakarren lehia- eta enpresa-prozesua zuzentzeko gai dena eta hazkunderako eragile gisa jarduten duena, beste enpresa batzuen merkaturatzea erraztuz, hornitzaile edo azpikontratista bezala.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Berrikuntzarako lankidetza-plana garatzeko kanpo aholkularitza gastuak edo startup-ak dinamizatzeko prozesu bat diseinatu, garatu eta ezartzeko kanpo aholkularitza gastuak. 

Lagunduko diren gastuak dirulaguntzaren adjudikazioaren datatik 2023/06/30 artean garatu eta ordaindu behar dira.

NORENTZAT?

Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 3. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

Lehendik diren enpresak, gutxienez lanpostu bat Bizkaian dutenak, BSB estrategiari atxikituta daudelarik eta Beaz, SAU entitateak berrestutako aldeko txostena dutelarik.

ESKABIDEAK

1. deialdia: 2021eko martxoaren 26tik irailaren 15eko 13:30era

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali