saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Trantsizio digital eta berdea programa

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Laguntza-programak 4 dirulaguntza-lerro baditu:

  • I. lerroa (79/2021 Foru Dekretuaren I. titulua) - planak egiteko eragile adituen laguntzarekin; plan horiek oinarrizko digitalizaziokoak, digitalizazio aurreratukoak edo ingurumen-berrikuntzakoak eta ekonomia zirkularrekoak izango dira.
  • II. lerroa (79/2021 Foru Dekretuaren II. titulua) - oinarrizko digitalizazio-proiektuak: elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologia hauetakoren bat ezartzeko, besteak beste: merkataritza elektronikoa, kudeaketa-softwarea, produkzioa kudeatzeko sistema, logistika kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, diseinu- eta kalkulu-aplikazioak, prozesu industrialen automatizazioa, plantako komunikazioak, telelana, zibersegurtasuna.
  • III. lerroa (79/2021 Foru Dekretuaren III. titulua) - digitalizazio aurreratuko proiektuak: automatizazioaren eta datu-trukearen bidez fabrikazio aurreratuari aplikatutako sistema ziberfisikoen esparruko elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen teknologiak erabiltzeko.
  • IV. lerroa (79/2021 Foru Dekretuaren IV. titulua) - ingurumen-berrikuntzaren arloko proiektuak egiteko, betiere ekonomia zirkularrarekin lerrokatuta.

NORENTZAT?

Bizkaiko enpresak, 5-250 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.

TRANTSIZIO DIGITAL ETA BERDEA PROGRAMA 2021

ESKAERAK

Eskaera aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 7tik irailaren 30eko 13:30ak arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez:

DOKUMENTUAK:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali