saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarte-inklusioko arreta espezializatuko programak

Informazioa

1.- Aplikatu beharreko araubidea:

  • 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
  • 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbitzuen zorroa onesten duena.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2019 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, gizarte inklusioaren alorreko esku-hartze espezializatuaren prozedura arautzen duena (JARRI PDF-AREN ESTEKA).

2.- Egonaldi ertaineko programa: bizitza autonomorako prozesuak sustatzea eta bultzatzea.

2.1.- Definizioa.

Programa honen barne dago intentsitate ertaineko edo handiko laguntza behar duten erabiltzaileekin egiten den esku-hartzea; horretarako, gizarte zerbitzuen sistemako prestazio teknikoak emango dira, hala, pertsona horiek, bizitza autonomo baten proiektua prestatu, sustatu eta garatu dezaten.

2.2.- Iraupena.

Egonaldi ertaineko programa da, bi urteko esku-hartzearekin (2); bi urteko epe hori, era berean, gehienez ere bi aldiz (6 hilabetez aldi bakoitzean) luzatu ahal izango da, erabiltzailea dagokion zentrora edo zerbitzura sartzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Luzapenak erabiltzaileen beharren arabera adostuko dira, betiere, erreferentziazko profesionalak aurretiaz proposamena egin ondoren.

2.3.- Helburuak

Arreta-lerro honetako helburuak hauek dira:

  1. Erabiltzaileen autonomia pertsonala mantentzea eta pertsonaren garapena ahalik eta gehien sustatzea, bakoitzak bere beharrak asetzeko gaitasuna izanik.
  2. Erabiltzaileen garapen pertsonala, gaitasunak, trebetasunak eta esperientziak garatzea, erresistentzia gaitasuna sustatuz eta gehituz.
  3. Erabiltzaileek komunitatean modu aktiboan parte-hartzea sustatzea.
  4. Erabiltzaileen familiako eta/edo familiaz kanpoko lehenengo mailako sarea sortzea, mantentzea eta indartzea.

3.- Egonaldi luzeko programa: egoera kronikoa duten pertsonen prozesuetan laguntzea.

3.1.- Definizioa.

Intentsitate ertaineko edo handiko laguntzak behar dituzten pertsonekin egiten den esku-hartzea da. Horretarako, gizarte zerbitzuetako prestazio teknikoak ematen dira; pertsona horiek, era berean, aukera gutxi izaten dute edo aukerarik ez dute izaten laguntza espezializaturik gabeko bizi autonomoa izateko gizarteratze prozesu bat garatzeko.

3.2.- Iraupena.

Epe luzeko programa da, aurretiaz ez delarik eperik zehazten.

3.3.- Helburuak.
  1. Intentsitate ertaineko edo handiko laguntzak behar dituzten pertsonekin egiten den esku-hartzea da. Horretarako, gizarte zerbitzuetako prestazio teknikoak ematen dira; pertsona horiek, era berean, aukera gutxi izaten dute edo aukerarik ez dute izaten laguntza espezializaturik gabeko bizi autonomoa izateko gizarteratze prozesu bat garatzeko.
  2. Epe luzeko programa da, aurretiaz ez delarik eperik zehazten.
  3. Programa honen helburu nagusia, erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea eta horiek, ahalik eta autonomia gehien izatea da, betiere, kontuan hartuz, pertsona horiek gizarteko batez besteko estandarrean mantentzea, modu iraunkorrean laguntza espezializatua jasotzeari lotuta egongo dela.

Hauek dira programaren helburu espezifikoak:

  1. Parte-hartzaileen autonomia pertsonala mantentzea, eta, ahal den heinean, pertsonen garapena sustatzea eta narriadura saihestea.
  2. Beren kabuz egin ezin ditzaketen beharrak estaltzeko laguntzea edo, beharrezkoa bada, behar horiek estaltzeko pertsona bera ordezkatzea, horretarako, laguntzako sare profesionala egongo delarik, sendoa eta egonkorra, erabiltzaileei, erresistentzia gaitasuna emateko eta/edo gaitasun hori indartzeko.
  3. Erabiltzaileentzako adierazgarriak diren harremanak sortzea, mantentzea eta indartzea.
  4. Garapen pertsonala, gaitasunak, trebetasunak eta esperientziak sustatzea, berreskuratzea eta estimulatzea, erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzeko eta komunitatean parte hartzea sustatzeko.

4.- Gazteei zuzendutako arreta programa.

4.1.- Definizioa.

Prebentzio programa da, gazteei heltze prozesuan laguntzeko eta baliabide pertsonalak emateko, harremanei dagokienez emaitzak jaso ditzaten (hau da, familiari lotutako sareak, sare afektiboak eta komunitatekoak sortzea eta mantentzea), eta, horrez gain, zeharkako moduan, beren autonomia gutxitzen duten ekintzak eragozteko.

4.2.- Iraupena.

Egonaldi ertaineko programak dira, bi urteko (2) iraupena dute eta bi aldiz luzatu daitezke (6 hilabetez aldi bakoitzean). Luzapenak erabiltzaileen beharren arabera adostuko dira, betiere, erreferentziazko profesionalak aurretiaz proposamena egin ondoren eta Batzorde Tekniko Aholkulariarekin batera adostu ondoren.

4.3.- Arretarako lerro espezifikoak.
  1. Gizarte bazterketa prebenitzeko programa da, eta, horretarako, gizarteratzeko jokaera arazoak dituzten gazteekin esku-hartzen da.
  2. Erreferentziazko heldu egonkorrik ez duten gazteen gizarte bazterketa prebenitzeko eta gazteen emantzipazio prozesuetan laguntzeko programa.
 
 

e-mailez bidali

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.