ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?
Turismo-sektoreko enpresa eta profesionalek 2020ko irailetik abendurako aldian burututako hurrengo gastuak jaso ahal izango dute dirulaguntza:
-
Dagokion erregimenean Gizarte Segurantzari ordaintzen zaizkion kuotetatik eratorritakoak.
-
Negozio-lokala alokatzea, non hura ez den eskatzailearen bizilekuaren parte edota beste enpresa batekin partekatutako toki bat eta ez dagoen senidetasun-harremanik, odol- edo ezkontza-ahaidetasunaren bigarren graduraino, errentatzailearekin, eta errentaria ez den errentatzaile diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaidea. Kanpo gelditzen dira coworking guneak.
-
Turismo-jarduera gauzatzen den lokal edo hiri-finka erosteko eskatzen diren hipoteka-maileguen edo pertsonalen kuotak (amortizazioa gehi interesak).
NORENTZAT?
-
Ostatu turistikoak (nekazaritza-turismoak, aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotel-establezimenduak).
-
Turismo-gida profesionalak.
-
Bidaia-agentzia hartzaileak edo tour-operatzaile hartzaileak.
-
Turismo aktiboko enpresak.
-
BAPak eta ekitaldi turistikoen antolatzaileak.
-
Jarduera nagusia produktu eta zerbitzu turistikoak eskaintzea duten bestelako enpresak.
ESKABIDEAK
Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko urriaren 16ko 9:00etatik azaroaren 10eko 13:30etara izango da.
Eskabideak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, interesdunak sinadura elektronikoa eduki behar du, bestela, BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egotea edo @kQ ziurtagiri elektronikoa erabiltzea, ziurtagiri hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an ditugun bulegoetan eska daiteke.
DOKUMENTUAK
Beste dokumentuak
Hartzekodunaren fitxa: Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzea (75 KB)
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa bultzatzeko Zuzendaritza Nagusia
Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.