saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaia aurrera: Banda zabaleko sareetako hedadura bultzatzeko dirulaguntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Gutxienez, bi noranzkoetan 300 Mbps-ko NGA sarbide-sareak hedatzea proposatzen duten proiektuek (hots, datuak mugarik gabe transferitzea ahalbidetzen dutenak, zerbitzuaren ezaugarriei aldatu gabe eutsita), baldin eta proiektuak laguntza eskatu aurretik abiatu ez badira.

Aurkeztutako proposamenek kontuan hartu beharko dute banda zabal ultralasterreko zerbitzuak hedatzea jarduera-eremu bakarra osatzen duten helburu gisa identifikatutako eremuetan dauden higiezin-unitate guztietan.

NORENTZAT?

Sektore pribatuko pertsona fisiko edo juridikoentzat, behar bezala gaitutako operadore-izaera dutenak, Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Lege Orokorraren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoaren arabera, bai eta pertsona fisiko edo juridiko horien elkarteak ere; kasu horretan, elkartzea onartuko da eskakizunak betetzeko modu gisa, behar bezala gaitutako komunikazio elektronikoen operadorearen izaerari dagokionez.

ESKABIDEAK

  • Eskabideen aurkezpen epea: 2020ko urriaren 7tik 2020ko azaroaren 6ko arte, Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko Bulego Birtualaren bidez.
  • Aurkezpen telematikorako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOCUMENTUAK:

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali