saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Geure burua eta besteak zaintzen ikasten ari gara

Informazioa

 
 

  Geure burua eta besteak zaintzen ikasten ari gara(2020/iraila)

online IKASTAROAK, webex plataformaren bidez
 

COVID-19ak sortutako pandemiaren testuinguru honetan, agerraldi berriak prebenitzeko ezagutza eskuratzen jarraitu behar dugu, eta agerraldi horien inpaktua murrizteko erantzun-mekanismoak aktibatu behar ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailean, pandemiaren fase honetan dugun egitekoa osatu nahi dugu; horretarako, profesional bakoitzak eta egoitza-zentro soziosanitario bakoitzak egiten duen lanari laguntzeko jarduketak sustatu nahi ditugu, prestakuntza-ziklo berri baten bidez (ekainean egin zenaren osagarri).

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, hiru online ikastarok osatutako ziklo bat antolatuko dugu irailaren 15, 22 eta 29an. Ikastaro bakoitza bi ordukoa izango da, «Geure burua eta besteak zaintzen ikasten ari gara» izenburupean.

Izaskun Carlos Bizkaiko Foru Aldundiko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuko burua arduratuko da zikloa koordinatzeaz.

Irailaren 15ean, 16:00retan.

Laguntza- eta koordinazio- mekanismoak, infekzioaren prebentzio- eta kontrol-faseetan

Zentro bateko bizitzan parte hartzen dugunon artean susmorik edo infekziorik egonez gero, funtsezkoa da koordinazio estua egotea eragile nagusien artean, hau da, zentroaren beraren eta erakundeen artean. Zentroen eta Gizarte Ekintza Sailaren arteko koordinazio-prozedurari helduko diogu, eta, bereziki, txosten epidemiologikoak hartuko ditugu hizpide.

Lourdes Zurbanobeaskoetxea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko burua.

Elena Uria. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Arlo Soziosanitarioko Eranskina.

Adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitza-zentroetako kudeatzaile, zuzendari eta arduradunei zuzendua.

Izen ematea (itxita)

Irailaren 22an, 10:00etan eta 16:00retan.

Birusaren zabalkundea prebenitzeko neurriak, jarduera profesionaleko praktika egokien bidez

Ekaineko heziketa-zikloan, jardunaldi oso bat egin genuen norbera babesteko ekipamenduak behar bezala erabiltzen ikasteko. Orain, horiek nola erabili badakigunez, beste urrats bat emango dugu, eta birusaren hedapena saihestu dezaketen praktika profesional egokiak azalduko ditugu.

Irune Mantiñán. Zumarragako mediku ikuskatzailea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailekoa.

Adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako egoitza-zentroetako profesionalei zuzendua.

Izen ematea (itxita)

Irailaren 29an, 16:00retan.

Bakartze-egoeran dauden erabiltzaileen gaitasun funtzionalak lantzeko estrategiak

Pandemiaren ondorioz, mugikortasuna galdu edo murrizten bada, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen gaitasun funtzionalak murriztu daitezke. Garrantzitsua da gaitasun horiek mantendu eta garatzeko teknikak ikastea.

Miriam Urquiza. Geriatriako fisioterapeuta da, eta irakaslea EHUn, Fisioterapia Graduan eta Zahartze Aktiboa eta Bizi Kalitatea masterrean.

Erabiltzaileentzako jardueren programazioan eta/edo gauzatzean parte hartzen duten profesionalei, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen zentroetan lan egiten dutenei, zuzendua.

Izen ematea (itxita)

Programa

Fitxategi hauek ijusteko honako dehianeko programa eduki behar duzu. Adobe Reader.

 
 

e-mailez bidali