saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

KONTRATA30 programa. Bizkaiko gazteen enplegagarritasuna sustatzeko

Informazioa

Helburua

30 urte arteko gazte langabetuentzako gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko praktikaldiko kontratua laguntzeko diru-laguntzaren bidez

Erakunde onuradunak

Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:

  1. Bizkaian izatea egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
  2. 250 langile baino gutxiago edukitzea.
  3. Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.
  4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Honako hauek ezin daitezke dirulaguntzen onuradun izan: administrazioaren edozein esparrutan (tokiko administrazioan, foralean, autonomia erkidegokoan edo zentralean) administrazioari lotuta dauden edo haren mendekoak diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeak, aldi baterako laneko enpresak, eta aipatutako erakundeei lotutako edo haien menpekoak diren beste erakunde pribatu batzuk.

Diruz lagun daitekeen egitatea

Diruz lagundu ahal izango da 30 urte arteko langabeekin, kontratuaren hasiera-data barne, egiten den gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko praktikaldiko kontratuak erakunde onuradunari eragindako kostua.

Praktikaldiko kontratua 2020ko martxoaren hamalautik 2021eko martxoaren 31ra bitarteko epearen barruan hasi behar da.

Kontratuen baldintzak:

  • Kontratatutako pertsonek Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako lantokietan egin beharko dituzte beren zerbitzuak.Halaber, Bizkaian izan beharko dute egoitza. Azken baldintza hori kontratuaren indarraldi osoan zehar bete behar da.
  • Kontratuak langileen heziketa akademiko eta profesionalarekin bat datozen lanpostuetarako izan behar dira.
  • Lansaio osoko kontratuak egin behar dira, edo lansaio partzialekoak, baina, partzialetan, kontratua hasten denetik eta haren indarraldi osoan zehar ezarritako ohiko lansaioaren % 50 izan behar du, gutxienez, lansaioak.
  • Onuradunek titulu hauetako bat izan behar dute praktikaldiko kontratuak egiteko: unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulua edo ofizialki aitortutako titulu baliokideren bat (indarreko hezkuntza-sistema arautzen duten legeekin bat) edo lanean jarduteko gaitasuna ematen duen profesionaltasun-ziurtagiria (Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko 2002ko ekainaren 19ko 5/2002 Legearen arabera).
  • Horrez gainera, ezin izan dira bost urte baino gehiago pasatu ikasketak amaitu dituztenetik, eta zazpi desgaitasuna duten langileen kasuan.
  • Kontratuarekin hasi aurretik, kontratatu diren pertsonek egiaztatu egin behar dute langabezian daudela.
  • Eskabidea aurkeztu aurretik egin behar dira kontratuaren formalizazioa eta kontratatutako pertsonari Gizarte Segurantzan dagokion erregimeneko alta eskaera.
  • Kontratuak ez dira diruz laguntzekoak izango, urteko soldata gordin baliokidea 8.000 eurokoa baino txikiagoa den kontratuko lanaldia partziala bada, eta gutxienez ezarritako ohiko lanaldi osoaren %50 bada eta 14.000 euro baino gutxiago bada, gainerako kontratuetarako.
  • % 50etik gorako lanaldi partzialetarako ezarritako muga hori soldata gordinarekiko proportzionala izango da, arestian ezarritako mugen barruan.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Gutxienez sei hilabeteko iraupena duten praktikaldiko kontratuen kasuan, emango den diru-laguntzaren zenbatekoa 3.990,00 eurokoa izango da, langilea 30 urte arteko gizona bada, eta 4.560,00 eurokoa langilea 30 urte arteko emakumea bada.

3. Langileak Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera planari atxikitako programaren batean parte hartu badu, 30 urte arteko gizona edo emakumea izan, diru-laguntzaren zenbatekoa 5.700,00 eurokoa izango da.

Dirulaguntzak emateko erregimena eta araudia

Bizkaiko Foru Aldundiaren 80/2020 Foru Dekretua, abuztuaren 25(e)koa, zeinaren bidez COVID19 pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, Bizkaiko gazteen enplegagarritasuna sustatzeko Kontrata 30 programaren diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira (620 KB)

Epeak

  • Ekintzak egiteko: gutxieneko 6 hilabeteko kontratuak 2020ko martxoaren 14tik 2021ko martxoaren 31ra formalizatu beharko dira.
  • Eskabideak aurkezteko epea eta era: eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 18ko 9:00etan irekiko da, eta 2021eko apirilaren 15eko 13:30ean itxiko.
  • Eskaera eta berari dagokion dokumentazioa Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bulego birtualean aurkeztu beharko dira, www.bizkaia.eus webguneko «Izapideak» ataletik sartuta. Horretarako, sinadura elektronikoa beharko da (Izenpe, NAN elektronikoa, sinadura elektroniko aurreratua, B@KQ...). Hala ere, BizkaiBai txartela izanez gero, bulego birtualean sartzeko erabili ahal izango da.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali