saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Covid-19 araudi orokorra

Informazioa

  1. Bizkaiko hondartzen denboraldia ekainaren 15etik irailaren 30era artekoa izango da.
  2. Hondartzak beste urte batzuetako ordutegian irekiko dira: 11:00etatik 20:00etara. Ordutegi horretan, sorospen-, salbamendu- eta hondartzain-zerbitzua eskainiko da.
  3. Hondartzara doazenek indarrean dagoen gomendatutako segurtasun-distantzia (1,5 m) mantendu beharko dute, bai hondarrean, bai uretan.
  4. Ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea bainatzean eta toki jakin batean egotean, baldin pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu ahal bada. Leku batetik bestera eta pasieran ibiltzeko, bai izango da derrigorrezkoa maskara erabiltzea. Gizataldeak ezingo dira izan hamar lagunetik gorakoak, eta beti mantendu beharko dute pertsonen arteko tartea.
  5. Higiene-neurri egokiak mantentzeko gomendioa egiten zaie herritarrei.
  6. Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, ez joan hondartzara.
  7. Hondartzetako ordutegian (11: 00etatik 20: 00etara) debekatuta dago harean kirol jarduera indibidualak eta kolektiboak egitea. Debekatuta dago palekin jokatzea. Hondartzan paseatzea ez da kiroltzat hartzen.
  8. Ez da gomendatzen hozkailuak, ur-koltxonetak edo antzeko ezaugarriak dituzten elementuak eramatea.
  9. Eguzkitakoak erabil daitezke. Behar dutenek harearako aulkiak eraman ahal izango dituzte.
  10. Hondartzaren okupazio-mailari buruzko informazioa emango da semaforo-teknika baten bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean eta BizkaiUp app-ean. Prozedura honako hau da:
    1. ez dago edukiera arazorik
    2. edukiera, arreta mailan
    3. hondartzaren edukiera, beteta
    Webgunean eta App-ean ez ezik, hondartzaren edukiera arreta mailan dagoela erabakitzen denean, hondartzan bandera LARANJA edo ANBAR bat jarriko da, hareatzaren puntu guztietatik ikusteko moduan, eta megafoniatik mezu zehatzak emango dira, egoeraren berri emateko eta 3 ordu baino gehiago daramatzatenei hareatza uzteko gomendatzeko.
  11. Denboraldian zehar hareatzak gainezka daudela ikusten bada, adierazitako egunetan hondartzak modu aktiboan edo dinamikoan soilik erabiltzea erabaki ahal izango da, behar besteko aurrerapenarekin jakinarazita.
  12. Beharrezkoa izanez gero, hondartzak itxi edo hareatzak hustu ahal izango dira.
  13. Pertsonen erantzukizuna eta elkartasuna eskatzen da, Osasun Sailaren gomendioei jarraituz, haien egonaldia gehienez 3 ordura mugatzen saia dadin, txandakatze horrekin egunean pertsona gehiago joan ahal izateko.
  14. Sorospen-zerbitzuak ia modu jarraituan helaraziko ditu, megafoniaren bidez, gomendioak jasotzen dituzten mezuak, bai eta edukierari dagokionez hondartzak duen egoera ere.
  15. Hareatzetako sarreretan gai nagusien infografiak dituzten kartelak jarriko dira: ordutegiak, uretako eta hareako segurtasun-distantzia, higiene-neurriak eta BizkaiUp-i buruzko informazioa, bai eta gehieneko egonaldiaren gomendioa ere.
  16. Hondartzetarako eta aparkalekuetarako sarbideak araututa egon daitezke.
 
 

e-mailez bidali