saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

20J. Errefuxiatuen Munduko Eguna

Informazioa

BIZKAIA - BABES-LURRALDEA

20J. Errefuxiatuen Munduko Eguna

Historian izandako joan-etorri gehienen lekuko izaten ari gara. Mundu osoan 70 milioi pertsonak baino gehiagok etxetik alde egin behar izan dute gatazkak eta jazarpenak direla eta, eguneratutako azken datuen arabera. Horien artean, ia 30 milioi errefuxiatu daude, eta horietatik erdiak baino gehiago 18 urtetik beherakoak dira. Gainera, aberririk gabeko 10 milioi bizilaguni nazionalitatea eta oinarrizko eskubideak ukatu dizkiete, hala nola hezkuntza, osasuna, enplegua eta zirkulazio askatasuna.

COVID-19ren pandemiak eta arrazakeriaren aurkako azkenaldiko protestek agerian uzten dute nola borrokatu behar dugun etsi-etsian mundu inklusiboago eta berdinzaleago baten alde; inor atzean geratuko ez den mundu baten alde. Bizi dugun une honek erakusten digu pertsona guztiok dugula zeregina gauzak aldatzeko borrokan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, bereziki ekainaren 20an, Errefuxiatuen Mundu Eguna dela eta, babes-lurralde gisa hartzen duen konpromisoa berretsi nahi du, harrera-lur gisa, giza eskubideen urraketa nabarmenengatik beren etxe eta herrialdeetatik alde egin behar duten pertsona guztientzat.

Zentzu horretan, babesaren, Larrialdietarako Laguntzaren eta Garapenerako Lankidetzaren arloan garatzen ari garen politikak eta programak berresten ditugu; horien artean, Goihabe programa nabarmentzen da, Siriako Gerraren eta Mediterraneoko krisi humanitarioaren ondorioz abian jarritako errefuxiatuen harrerarako erantzuna.

Politika horiek guztiak bat datoz giza eskubideen alde dugun konpromisoarekin, pertsona guztien duintasunaren defentsa negoziaezina eginez, baita krisi humanitarioen eta gerra-gatazken testuinguruan ere.

 
 

e-mailez bidali