saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Artisautza Sustatzeko Programa: artisautza-enpresak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Artisautza-enpresek beren lehiakortasuna sendotzeko eginiko jarduketak

Hurrengo jarduera hauetarako gastuak diruz laguntzen dira:

  • Makinak eta tresnak eskuratzea.
  • Ekipamendu informatikoa eta softwarea eskuratzea.
  • Artisautza-lantegiak ezarri, zabaldu edo eraldatzea.
  • Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea; bereziki, negozioen digitalizazioari buruzkoetan.
  • Sustapen-kanala eta online-salmenta ezartzea.
  • Sustapen komertzialeko materialak ontzea.
  • Azoketan parte hartzea.
  • Kanpoko aholkularitza kudeaketa hobetzeko, kontabilitate eta zerga aholkularitza.
  • Artisautza-lantegia alokatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartuko dira 5.oinarrian ezartzen diren dirulaguntzaren gehieneko portzentajeak eta gehieneko mugak. Gehieneko dirulaguntza 10.000 eurokoa izango da entitate bakoitzeko.

Dirulaguntzak emateko aurkeztutako eskabideak alderatu egingo dira, horien artean hurrenkera bat ezartzeko, aurrekontua agortu arte.

NORENTZAT?

Artisautza-erakundeentzat, autonomoen erregimenean dauden pertsonak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak zein merkataritza-sozietateak izan.

ESKABIDEAK 2022

Eskabideak aurkezteko epea ITXITA dago.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

JUSTIFIKAZIOAK 2022:

  • Egiteko epea: jarduerak 2022an hasi eta amaitu beharko dira, d) Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea eta g) Azoketan parte hartzea egitateak izan ezik,horien gauzatzeko epea 2021ko azaroaren 1etik 2022eko abenduaren 31ra bitartekoa izan beharko da.
  • Justifikazioak aurkezteko epea:  2022ko otsailaren 28ra arte Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Justifikazio txostena 2 arloa (873 KB)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali