saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaia aurrera: Mikrokredituen programa (autonomoak)

Informazioa

ZER FINANTZATZEN DA?

  • Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emandako langileen gastuak (langileen ordainsari gordinaren eta eskatzaileak ordaindu beharreko kuotaren batura).
  • Negozioa kokatzen den lokalaren errentamendua.
  • Zeharkako gastuak (segurtasun jarduerak barne).

Mikrokredituaren zenbatekoa finantza daitezkeen gastuen %100 da, eta 7.500 euro emango dira gehienez ere persona edo erakunde onuradun bakoitzeko.

Gastuak 2020.urtean egin beharko dira.

NORENTZAT?

Bizkaiko autonomoak, ondasun-erdikegoak eta sozietate zibilak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 2020ko martxoaren 13ko datan alta-egoeran egotea ekonomia-jardueren zergan eta langile autonomoen araubide berezian.
  • 2019an sortutako etekin garbiak 20.000 eurotik beherakoak izatea, autonomoa izanez gero. Ondasun-erkidegoen zein sozietate zibilen kasuan, 2019an sortutako etekin garbiak 20.000 eurotik beherakoak izatea, haiek osatzen dituzten persona bakoitzeko.
  • 2019an Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dituen lagileen gastuak 15.000 eurotik gorakoak izatea.
  • Gehienez ere 5 enplegu izatea kontrataturik lanaldi osoan edo eta baliokideren batean 2020ko martxoaren 13an.

BATERAEZINTASUNA

Mikrokreditu horiek bateraezinak dira ELKARGIk edo ICOk abalatutako maileguekin, baldin eta dekretu honek finantzatutako gastuekin bat badatoz epeetan eta COVID-19ren krisiari aurre egiteko badira.

LEHIA ASKEA

Konkurrentzia librearen araubidea jarraituz ematen dira mikrokredituak: eskariak jaso ahala banatuko dira funtsak, erregistroko sarrera-zenbakiaren hurrenkeraren arabera, betiere deialdian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta aurrekontuko zuzkidurek ahalbidetzen duten arte.

MIKROKREDITUEN EZAUGARRIAK

Berme, komisio eta interesik gabeko mailegua, Bizkaiko foru Aldundiak emana COVID-19 gaitzak sortutako egoerari aurre egiteko.

Mailegua 5 urtetan itzuliko da, hiru hilean behin ordaintzekoak izango diren 16 kuotatan, haietariko bakoitza emandako zenbatekoaren %6,25 izango delarik; lehen ordainketa 2021/09/30ean egingo da. Urtebeteko gabealdia ezartzen da mikrokredituaren itzulketan.

ESKABIDEAK

Autonomoek, profesionalek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute dekretu honetan.

Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 15eko 08:30etik 2020ko irailaren 30eko 13:30era.

Eskabideak Ekonomi Sustapeneko Bulego Birtualaren bidez egin beharko dira, beheraxeago dagoen "Bulego birtuala :eskabidea eta izapideak" ikonoan klikatuz.

Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoen bitartez sartu.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Hartzekodunen fitxa.
  • Langile autonomien erregimen bereziaren antzeko mutualitate batean 2020ko martxoaren 13an alta emanda egotea justifikatzen duen dokumentazioa, hala badagokio. Adibidez mutuaren ziurtagiria, 2020ko martxoko hilabeteko ordainketa-agiria...

HARTZEKODUNAREN FITXA

Hartzekodunaren fitxa (banku-helbideratzerako datuak dituena), Bizkaiko Foru Aldundian banku-helbideratzeari buruzko daturik jasota ez badago edo jasota dauden datuak aldatu nahi badira aurkeztu beharko da.

Hartzekodunaren fitxa aurkeztu behar izanez gero, kontuan izan honako jarraibide hauek:

  1. Beheraxeago dagoen eredu ofiziala deskargatu eta erabili behar da.
  2. Eskaria egiten duen persona edo entitatearen datuak idatzi eta sinatu egin behar da.
  3. Mikrokreditua emanez gero diru-sarrera, entitate eskatzailearen, zein kontutan egitea nahi duzun adierazi behar duzu, kontu-zenbaki bat emanez.
  4. Bankura joan behar duzu, banku-helbideratzearen datuak sinatu eta zigilatu ditzaten.
  5. Hartzekodunaren fitxa behar bezala bete, eskaneatu eta eskabide telematikoari atxiki behar diozu agiriei dagokien fitxan.

DOKUMENTUAK

Mikrokreditua emanez gero aurkeztu beharreko dokumentazioa

Mikrokredituen esleipena onartzeko eredua (79 KB)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali