saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta-bideen Plan Sektoriala

Informazioa

Transkripzioa

Informazio Publikoa eta Entzunaldiaren prozedura

BBBLPSren Hasierako Onarpena

  • EPEA: 45 egun baliodun (BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera)
  • DOKUMENTAZIOA: Bizikletaren mugikortasunari buruzko Aldundiko webgune honetan eskuragarri: "BBBLPSren Haiserako Onarpenaren Dokumentua"
  • ERAKUNDE SUSTATZAILEA: Bizkaiko Foru Aldundia
  • SAIL ARDURADUNA: Azpiegiturak eta Lurralde Garapena
  • ALEGAZIOAK AURKEZTEA: Adierazitako epearen barruan, foru webgune honetako "plan eta proiektuei buruzko informazio publikoa" atalean eskuragarri dagoen formularioa betez. (Jarraitu beharreko web ibilbidea: Hasiera > Gaiak > Mugikortasuna, garraioak eta errepideak > Plan eta proiektuen inguruko informazio publikoa)
  • Aipatutako Bulego Birtualaren bidez, telematikoki, entregatzeaz gain, erregistroaren bidez ere izapidetu daitezke Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Foru Sailaren bulegoetan (Ibanez de Bilbao kaleko 20. zenbakian. 48009 Bilbo - Bizkaia).
 

2023-2035 aldirako Bizkaiko Lurraldeko Bizikleta-bideen Plan Sektorialaren lanketak (BLBBPS) prozesu konplexu bat eskatzen du. Hainbat erakunde, kolektibo eta gizarte eragilek hartuko dute parte, eta gizarteak, orokorrean, Lurralde Historikoko Batzar Nagusiek onartu aurretik. Lurraldearen antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen garapen-araudiaren bidez eta Bizkaiko Bizikleta-bideen 10/2014 Foru Arauaren arabera araututako prozedura batean

Arloa, irudia eta helburua

BLBBPS-ak arau berriak jarri ditu bizikleta-bideei dagokienez. Horren bidez, bizikleta mugikortasun iraunkorrerako lurralde mailako funtsezko elementua izango da, eta hiriko agenda integratuaren elementu nagusietako bat.

Bizkaiko Bizikleta-bideen Oinarrizko Sare Funtzionalean aplikatu beharreko xedapen, helburu, lehentasun eta hobekuntzak ezartzen dituen sektoreko plangintza tresna bat da, eta garapenerako aurreikuspen eta planak ere barne hartu ditu. Gainerako administrazioekin lankidetzan garatuko da.

Onesteko beharra eta aukera

Bizikletentzako azpiegiturak eta, orokorrean, bizikleta garraio-bitarteko modura sustatzea, baita lurralde historikoan bizikleta bideak arautu eta bultzatuko dituen Lurralde Plan Sektoriala ere lurraldearen garraio- eta antolamendu-politiketan paradigma aldatzen laguntzeko tresna berriak dira. Horrekin aurre egingo zaizkie gure gizarteak dituen arazo garrantzitsuei, bereziki, klimaren aldaketari, airearen poluzioari, zaratari, bide-segurtasun arazoei, auto-metaketei, garraioaren sektorean petrolioarekiko mendekotasunari, persona kontsumitzaileek duten erosteko ahalmena mugatzeari, biztanle askok duen jarduera fisiko maila urriei eta abarri. Horrez gain, horrek lehentasuna emango die joan-etorri aktiboetarako moduen (oinez eta bizikletaz) inguruko segurtasuna eta erakargarritasuna areagotzeko pizgarri eta neurriei.

Xede arautzailea eta testuingurua

Bizikleta-bideen LPS-ak hurrengo helburuak izango ditu (10/2014 FAren 15.2.art.):

  1. Bizikleta Bideei buruzko Foru Sarearen helburu nagusiak zehaztea.
  2. Bizikleta-bideen ezaugarri orokorrak zehaztea.
  3. Lurralde Plan Sektorialaren indarraldian garatu behar den jarduera-programa definitzea.

Eta hori guztia egingo da Bizkaiko Lurralde Historikoko «Bizikleta Komunikazioaren Sistema Orokorrak» osatzen duen esparruaren barruan, BLBBPS-ak berak definitu ostean.

Horrexegaitik, Bizkaiko Lurralde Historikoko bizikleta-bideei dagozkienez, neurri arautzaile berria egitea saihestezina da eta ezin daitezke bestelako aukerako konponbideak aurrez ikusi, egun ez baitago araudirik.

Lanketarako faseak

Lanketarako faseak honako mugarri nagusien bidez laburtuko ditugu:

  • LPS lantzeko hasierako lanak eta kontsultak (2018-2019)
  • Ingurumen Azterketa Estrategikoaren Norainokoari buruzko dokumentua (2019)
  • BLBBPS-aren Aurrerapen Dokumentua -2020
  • BLBBPS-aren Hasierako Onarpena (2021)
  • Informazio publikoa (2021)
  • BLBBPS-aren Behin-behineko onarpena (2021)
  • Ingurumen Adierazpen Estrategikoa (2022)
  • BLBBPS-aren Behin-betiko onarpena (2023)

Lotutako estekak

 
 

e-mailez bidali