saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

17M

Informazioa

#17M ::: Bizi bihotzak eskatzen dizun bezala

Bihotzak bizi gaitu Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da, 1990ean Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea nahasmendu mentalen zerrendatik kentzea erabaki zuen egunarekin bat eginez. Egun hori nazioarteko hainbat erakunderen bermearekin ospatzen da, gertaera haren oroitzapenetan ez ezik, lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexual (LGBTI) ororen eskubideak erreibindikatzeko ere, bai Euskal Herrian, bai munduan.

Maiatzaren 17 honetan, Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzean, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi nahi du sexu-orientazioa eta genero-identitatea oinarri dituen diskriminazioaren kontrako borrokarekin duen konpromisoa.

Izan ere, funtsean aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorio den diskriminazio hori berdintasun-printzipioaren kontra doa, zeinaren arabera pertsona guztiak berdinak garen eta eskubide berberak ditugun, zeinahi den gure orientazio sexuala edo genero-identitatea. Horregatik bete-betean gaitzesten ditugu LGBTIfobia erakustaldi guztiak. Bizkaiko Foru Aldundiak konpromiso irmoa du lesbiana, gay, bisexual, transexual eta intersexual (LGBTI) ororen eskubideen defentsan, eta konprometitzen da behar diren neurriak hartzera, aurrera egiten jarraitzeko, ez soilik berdintasun formalaren aitortzan, baita berdintasun erreal eta efektiboaren sustapenean ere. Eta hala dago jasota Dibertsitate eta Inklusiorako 2021-2023 Planean, zeina berriki aurkeztu dugun eta zeinarekin aurrerapausoa eman nahi dugun politika publiko inklusiboagoen eraikuntzan.

Diskriminazio mota guztien kontrako borroka, eta bereziki LGBTI pertsonek beren sexu-orientazioa eta genero-identitatea direla medio pairatzen duten diskriminazioaren kontrako borroka, aurrerakoan ere izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren politiken helburuetako bat, gizarte kohesionatuagoa, igualitarioagoa eta justuagoa lortzeko bitarteko gisa. Bizkaiko Foru Aldundiak beste behin berresten ditu konpromiso horiek, eta bizkaitar guztiak animatzen ditu pertsona horien eskubideak defenditzera.

 
 

e-mailez bidali