saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zuzenketak

Informazioa

Zerbitzu honek aukera ematen du errenta-aitorpenarekin lotutako zuzenketak eskatzeko.

Internet bidezko zuzenketak

Atal honetatik, eskaera eta aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa eransteko inprimakia eskura dezakezu.

Garrantzitsua da inprimakian zure telefono-zenbakia eta/edo helbide elektronikoa adieraztea, zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko zurekin harremanetan jarri behar badugu ere.

Zuzenketen inprimakia bide horretatik eskuratu ahal izateko, aldez aurretik Bak edo BizkaiBai-Ogasun eta Finantza Sailaren bulego birtualak onartutako beste identifikazio-bide bat erabili beharko da.

Internet bidezko zuzenketetara erraz sar zaitezke jarraian agertzen den estekaren bidez. Bak gakoarekin sartzeko, Giltza identifikazio-aukera hautatu behar duzu. Errenta-gakoa ez da baliozkoa izapide honetarako.

Bideotutoriala- Nola aurkeztu Internet bidez Errenta baten zuzenketa

Telefono bidezko zuzenketak

Zerbitzu honek aukera ematen du Errenta Etxean proposamenak aldatzeko, kasu batzuetan.

94 608 3000 telefono-zenbakian , astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara, azalduko dizute nola jokatu.

Oro har, 94 608 3000 telefono-zenbakira deituz:

Datu hauek aldatu ahal izango dituzu:

  • Proposamenean ageri den helbideratze-kontua.
  • Zerga-esleipenaren xedea (eliza katolikoari laguntzea, beste helburu batzuk, biak edo bat ere ez).
  • Errenta-aitorpena euskaraz jasotzea.

Sartu:

  • Dohaintza bat.
  • Seme/alaba batengatik kenkaria.
  • Desgaitasunagatik kenkaria.
 
 

e-mailez bidali