saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Errenta-aitorpenak finantza-entitateetan egitea

Informazioa

Uztailaren 1etik aurrera, zure errenta-aitorpena modu pertsonalizatuan eta doan egin ahal izango duzu ondoren adierazten diren finantza-entitateen sukurtsaletan.

Gainera, zure aitorpena prestatzearekin batera, aitorpena egiten ari zaren bitartean, Bak gakoa lortzen lagunduko dizute. Bak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan identifikatzeko aukera ematen duen gako bat da. NAN edo AIZ zenbakia eta pasahitza ditu, doakoa da eta hainbat izapide Internet bidez egiteko aukera ematen du, besteak beste, Ogasunarekin zerikusia duten guztiak.

Finantza-entitatea
Kutxabank
Laboral Kutxa
BBVA
Banco Santander
CaixaBank
Banco Sabadell

Aurretik ordua eskatu beharko da aitorpena finantza-entitateetan egiteko

Finantza-entitateetan, errenta gakoaz gain, NANa edo AIZa eta beharrezko agiri guztiak aurkeztu behar dituzu finantza-entitatean: frogagiri ekonomikoak, identifikazioa, baimena (hirugarren batzuen aitorpenak egitera joanez gero)...

Oro har, jasotako Errenten zenbatekoa edozein dela ere, honelako Errentak soilik jaso dituzten zergadunei baino ez zaie Errenta-aitorpena egingo finantza-entitateetan:

  1. Lan-etekinak.
  2. Kapitalaren etekinak.
  3. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako ekonomia-jardueren zein ikastaro eta hitzaldien etekinak (salbu eta jarduerari afektatutako elementuen eskualdaketen ondoriozko ondare-irabaziak edo -galerak badaude), zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztukoak.
  4. Ondare-irabaziak edo -galerak. Hauek izan ezik:
    • Dohainik eskuratutako higiezinen eskualdaketetatik datozenak.
    • Ondare-eskualdaketako 5 eragiketa baino gehiago.

Ez da aitorpenik egingo baldin eta aurreko ekitaldietako konpentsatzeko partidarik badago (salbu eta 2018ko ekitaldiari dagozkionak badira eta datu fiskaletan badaude).

Aitorpena finantza-entitate batean egin ezin baduzu, Ogasun eta Finantza Sailak zure esku jartzen dituen sistemetako edozein erabili ahal izango duzu (Errenta eta Ondarearen laguntza-programarekin egitea).

Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.

 
 

e-mailez bidali