saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aitorpenak Errenta eta Ondarearen laguntza-programarekin egitea. Aurkezpena.

Informazioa

Errenta eta Ondarearen laguntza-programak Errenta- eta Ondare-aitorpenak egiteko modua eskaintzen du.

Esteka honetatik sar zaitezke programan:

Errenta eta Ondarearen laguntza-programa

Aitorpena egiteko, zure datu fiskaletan jasotako informazio fiskala inportatu dezakezu.

Zure datu fiskaletara jo ahal izango duzu:

Aitorpena egin ondoren, Errenta eta Ondarearen laguntza-programak aukera emango dizu Ogasun eta Finantzen bulego birtualarekin konektatzeko, eta aitorpena internet bidez aurkezteko jarraibideak emango dizkizu. Horretarako, errenta gakoa edo Bizkaiko Foru Aldundiak aitortuta duen sinadura elektronikoko ziurtagirietako edozein erabili behar izango duzu.

Errenta- eta ondare-aitorpenak 2020ko maiatzaren 4tik aurkeztu ahal izango dira internet bidez.

Oharra

Ondare-aitorpenak internet bidez baino ezin dira aurkeztu.

Ondare-aitorpena aurkezten duten zergadunek internet bidez aurkeztu behar izango dute Errenta-aitorpena ere.

Halaber, Errenta-aitorpena egin ondoren, inprimatu eta lankidetza-erakundeetan aurkeztu dezakezu.

Aitorpena itzultzekoa bada, lankidetza-erakundeetan aurkezteaz gainera, Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetako mostradoreetan ere aurkez dezakezu.

Ogasuneko bulegoetan aurrez aurreko arreta guztiak aurretiko hitzorduarekin baino ez dira ematen. Hitzordua eskatu.

Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.

 
 

e-mailez bidali