saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Errenta Etxean proposamenak

Informazioa

Ogasun eta Finantza Sailak egindako Errenta-aitorpenen proposamenak dira, ondoren zergadunei etxera bidaltzen zaizkienak.

Aurten, Errenta Etxean proposamenarekin batera, Ogasun eta Finantza Sailak Bak gakoaren aktibazio-kodea ere bidali du.

Bak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan identifikatzeko aukera ematen du. NAN edo AIZ zenbakia eta pasahitz bat ditu, eta hainbat izapide Internet bidez egiteko aukera ematen du, besteak beste, Ogasunarekin zerikusia dutenak.

Bak gakoari buruzko informazio gehiago

Kontsultatu ea Errenta-aitorpenaren proposamenik duzun

Honelakoak izan daitezke proposamenak:

Itzultzekoko diren Errenta Etxean proposamenak

Rentanet Etxean itzultzeko

"Itzultzekoak", kolore berdea.

Berrikusi ondoren, proposamenarekin ados bazaude, ez duzu beste izapiderik egin behar izango proposamen hori 2019ko zure Errenta-aitorpena bihur dadin.

Kasu horretan, maiatzeko lehenengo egunetan sartuko dizute aitorpenaren emaitza, proposamenean adierazitako kontuan.

Daturen bat ezeztatu edo aldatu behar baduzu, apirilaren 27ra arteko epea duzu; horretarako, 94 608 3000 telefono-zenbakira deitu behar duzu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara.

94 608 3000 telefono-zenbakira deituz:

  • Aldatu ahal izango duzu:
    • Proposamenean ageri den helbideratze-kontua.
    • Zerga-esleipenaren xedea (eliza katolikoari laguntzea, beste helburu batzuk, biak edo bat ere ez).
    • Errenta-aitorpena euskaraz jasotzea.
  • Deuseztatu ahal izango duzu proposamena, eta, gero, Ogasun eta Finantza Sailak eskura jartzen dizun beste sistemaren bat erabili ahal izango duzu zure Errenta-aitorpena aurkezteko
  • Informazioa jasotzea, egin nahi dituzun aldaketak lehen aipatutakoez bestelakoak badira.

Honako hauek ere aldatu ahal izango dute proposamena:

  • Errenta-aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetara joanez gero, maiatzaren 4an hasiko den aitorpena aurkezteko kanpainaren barruan.
  • Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan

Ogasuneko bulegoetan aurrez aurreko arreta guztiak aurretiko hitzorduarekin baino ez dira ematen. Hitzordua eskatu.

Zuzenketak atalean edo 94 608 3000 zenbakian adieraziko zaizu nola jardun behar duzun.

Ordaintzeko diren Errenta Etxean proposamenak

Ordaintzeko diren Errenta Etxean proposamenak

"Ordaintzekoak", kolore urdina.

Ados bazaude eta proposamena 2019ko zure Errenta aitorpena izatea nahi baduzu, berretsi egin behar duzu.

Bide hauek dituzu berresteko:

  • Internet
  • 94 406 6600 zenbakira deituz (A-O, 24 ordu).
  • 94 608 3000 zenbakira deituz (A-O, 8:30-19:00).
  • Sakelako telefonoarekin SMS mezua bidaliz 638 444 555 zenbakira. Mezuan ETXEAN hitza jarri, gero hutsune bat utzi, eta, azkenik, identifikazio zenbakia sartu behar duzu. Zenbakia proposamen gutunean ageri da, nabarmenduta. Zenbakia proposamen-eskutitzaren 1. puntuan, kolore urdinaz azaltzen da.
  • Errenta-aitorpena egiten duten finantza-entitateetan.
  • Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.

Proposamenari dagokion gutunean identifikazio-zenbakia kokatzea. Zenbakia proposamenari dagokion gutunaren lehenengo puntuan agertzen da, identifikazio-zenbakia dakarren testuaren azpian

Ogasuneko bulegoetan aurrez aurreko arreta guztiak aurretiko hitzorduarekin baino ez dira ematen. Hitzordua eskatu.

Proposamena berrestea erabakitzen baduzu, irailaren 30a baino lehen egin beharko duzu.

Proposamena berretsiz gero, zuk ordaindu beharreko zenbatekoa irailaren 30etik aurrera kobratuko zaizu, bertan adierazitako kontuan. Ordainketa irailaren 30a baino lehen egin nahi baduzu, ordainketa-gutun bat eska dezakezu, eta zure etxera bidaliko zaizu. Ordainketa-gutunaren eskaera Internet bidez edo 94 608 3000 telefonora deituz egin daiteke. Aukera hori eskatzeko, proposamenaren gutunean nabarmendutako identifikazio-zenbakia beharko duzu.

Ordaindu beharreko proposamenean akatsen bat aurkitzen baduzu, aldaketaren bat egin nahi baduzu, edo hemendik aurrera adierazpena euskaraz jaso nahi baduzu, 94 608 3000 zenbakira deituz edo Zuzenketak atalean adieraziko zaizu nola jardun behar duzun.

Proposamena berresten ez baduzu, Ogasun eta Finantza Sailak eskura jartzen dizun beste sistemetakoren bat erabili behar izango duzu 2019ko zure Errenta-aitorpena aurkezteko.

Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.

 
 

e-mailez bidali