saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Errenta gakoa

Informazioa

Aurreko ekitaldian errenta-aitorpena aurkeztu zuten pertsonei bidaliko zaie errenta gakoa.

Ezinbestekoa da honetarako:

Errenta- eta Ondare-aitorpenak, internet bidez, Ogasun eta Finantzen bulego birtualean aurkezteko ere balio du gakoak, eta beharrezkoa da, gainera, baimena emateko hirugarren bati aitorpena zergadunaren izenean internet bidez aurkezteko.

Gainera, Errenta Gakoa erabiliz Bak gakoa aktibatu ahal izango duzu. Bak Aktibatu Errenta Gakoa erabiliz

Bak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan identifikatzeko gako bat da. NANaren edo NANaren zenbakiak eta pasahitz batek osatzen dute, eta zenbait izapide Internet bidez egiteko aukera ematen du, besteak beste, Ogasunarekin zerikusia dutenak. Informazio gehiago Bak gakoari buruz

Errenta gakoa jaso ez baduzu, eska dezakezu edo 2019ko errenta gakoaren eskaeran, edo 94 608 3000 telefonora deituta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetara joanda; azken kasu horretan, egoerak ahalbidetzen badu.

Ogasuneko bulegoetan aurrez aurreko arreta guztiak aurretiko hitzorduarekin baino ez dira ematen. Hitzordua eskatu.

Errenta gakoa bide hauetako bat erabiliz bidaltzen da, eta lehentasun-hurrenkera honetan:

  • Jakinarazpen telematikoaren bidez, jakinarazpen telematikora harpidetutako pertsonei.
  • SMS bidez, errenta gakoa jaso ahal izateko baimendu zen telefono mugikorreko zenbakian.
  • Posta elektronikoaren bidez, errenta gakoa jaso ahal izateko baimendu zen posta elektronikoko helbidean.
  • Eskutitz bidez, zergadunaren etxean.

Zuk aukeratu dezakezu zein bide erabiliz jaso nahi duzun errenta gakoa, edo bidea aldatu dezakezu, Ogasun eta Finantzen bulego birtualaren bidez.

Aldaketa zuzenean egin dezakezu Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan edo Ogasun eta Finantzen bulego birtualaren bidez.

Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.

 
 

e-mailez bidali