saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

BiciMAD zerbitzua energia berriztagarriz soilik hornitzen da

Informazioa

(Iturria: eSmartCity)

Madrilen, bizikleta publikoak kargatzeko erabiltzen den elektrizitatearen %100 jatorri berriztagarrikoa da joan den 2019ko apirilaren 1etik, egun horretan sartu baitzen indarrean zerbitzu honen energia-horniketarako kontratua, Axpo energia-enpresa suitzarrari esleitutakoa.

Axpo Taldeak hiru milioi kontsumitzaile eta enpresa baino gehiagorentzat ekoizten, merkaturatzen eta banatzen du energia, Suitzan bertan eta Europako beste 30 herrialdetan. Energia berriztagarrien ekoizpen-zorro garrantzitsua kudeatzen du Espainian.

Horrela, hiriko bizikleta elektrikoak energia berdea ekoizten duten plantetatik hornituko dira soilik, eta, hortaz, urtean 154 tona CO2 isurtzea saihestuko da. Madrilgo Garraioaren Udal Enpresari (EMT) -BiciMAD kudeatzen duenari- egindako esleipenak 12 hilabeteko indarraldia du, baina gehienez hiru urtera luzatu ahal izango da.

Energia berriztagarria 2.500 bizikleta elektriko baino gehiagorentzat

BiciMAD zerbitzuak 165 geltoki eta 2.028 bizikleta elektriko ditu egun, eta horietan 3,7 milioi bidaia egiten da urtero. BiciMAD zerbitzuaren hurrengo zabaltze-fasean, 2020ko apiriletik aurrera, 42 geltoki berri eta 468 bizikleta gehiago jarriko dira erabilgarri. Neurriak zortzi barrutiri eragingo die, eta Ciudad Lineal eta Puente de Vallecas barrutietan estreinatuko dira, lehendabizikoz M-30 errepideaz bestaldera igarota.

 
 

e-mailez bidali