saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Arreta Soziosanitarioa

Informazioa

ARRETA SOZIOSANITARIOA

Arreta soziosanitarioaren barruan sartzen da osasun-arazo larriengatik edo muga funtzionalengatik edota gizarte-bazterkeria jasateko arriskuagatik aldi berean osasun-arreta eta gizarte-arreta koordinatua eta egonkorra behar duten pertsonentzako zainketen multzoa, arretaren jarraitutasun-printzipioari egokitua.

Premia soziosanitarioei dagozkien egoerak konplexuak, mistoak eta anizkoitzak dira, eta, horregatik, koordinazio-guneak osatzearen alde egiten da, beharrei erantzun hobea emateko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

Arreta-ereduak abiaburu eta balio hauek ditu oinarri:

  • Sistemaren eskuragarritasuna eta malgutasuna, arreta laguntza-zentroetara ez ezik, etxera eta ingurunera ere bideratuz, hori baita, hain zuzen ere, jarduera soziosanitarioaren ardatza.
  • Pertsonen erantzunkidetasuna sustatzea haien autonomia eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten erabakiak hartzean.
  • Jarduera instituzionalen zeharkako ikuspegia, pertsona eta haren beharrak ardatz dituen arreta-eredu baten oinarrian dagoena.
  • Arreta hurbila, proaktiboa eta jarraitua, pertsonak ezin kontrola ditzakeen hutsuneak saihestuz eta zerbitzuak ematean bikoiztasunak ekidinez. 
  • Helburuak gardenak izatea, Bizkaiko herritarrek eremu soziosanitarioa beren beharrak konpontzeko gune erraz, hurbil eta eraginkortzat har dezaten.

Baliabide soziosanitarioak:

Bizkaiko lurraldeko Batzorde Soziosanitarioa

Kide anitzeko informazio-organoa da, osaera mistokoa, eta osasun-sistemaren eta gizarte-zerbitzuen sistemaren ordezkariek osatzen dute, sistema bakoitzaren barruan eskumena duten erakundeek izendatuta. Hamar (10) kidek eta Gizarte Ekintza Sailari atxikitako idazkari batek osatzen dute.

Honako erakunde eta instituzio hauek parte hartzen dute: Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak eta EUDELek.

Batzordearen eginkizun nagusia da baliabide soziosanitarioak eskuratzeko irizpideak eta prozedurak ezartzea, eta Bizkaiko arreta soziosanitarioko sisteman sartzeko, irteteko eta hartan jarduteko protokoloak eta ibilbideak diseinatzea.

Bizkaiko Lurralde Historikoaren Lurralde Batzorde Soziosanitarioa araupetzen duen urriaren 16ko 133/2018 Foru Dekretua

Bizkaiko Plan Operatibo Soziosanitarioa.

Plan Operatibo Soziosanitarioaren helburu orokorra da erakunde eta organizazio sozialak, sanitarioak eta beste mota batekoak behar bezala koordinatzen direla bermatzea, behar sozialak eta sanitarioak dituzten pertsonei ahalik eta arreta onena emate aldera; aldi berean, jarduketen koherentzia eta baliabideen, informazioaren eta ezagutzaren aprobetxamendu arrazoizkoena eta eraginkorrena bermatzen da.

Gaur egun indarrean dagoen planean, Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2018-2020 epealdirako koordinazio soziosanitarioaren proiektuak eta jarduerak jasotzen dira.

Bizkaiko Plan Operatibo Soziosanitarioa 2018-2020

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali