saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Etxetic ekimenaren merkatuko aldez aurretiko kontsultari buruzko jardunaldi teknikoa

Informazioa

 
 

  Etxetic ekimenaren merkatuko aldez aurretiko kontsultari buruzko jardunaldi teknikoa (2020/01/30)

ENPRESEI ZUZENDUTAKO TAILERRA
 

2020ko urtarrilaren 30ean, Etxaniz zentroan (Marcelino Oreja kalea 3, Bilbo), 9:00etan, EtxeTIC proiektuari buruzko informazioa emateko tailerra egingo da. Izan ere, 2020ko urtarrilaren 23an Euskalduna Jauregian egin zen «Etxean zaintza izateko eta bertan bizitzen jarraitu ahal izateko teknologiak» jardunaldian aurkeztu zen ekimen hori.

Tailerra prozesuan parte hartu nahi duten enpresentzat da, eta haren helburua da, batetik, merkatuko operadoreek irtenbide berritzaileen arloan duten erronkaren alderdi teknikoak azaltzea, eta, bestetik, kontsultan parte hartzeko formatua azaltzea: eskabidea egiteko fitxa, bidaltze-prozedura, etab. Horrez gainera, proiektuaren posta-helbidera bidalitako zalantzak eta tailerrean parte hartzen dutenen zalantzak argituko dira.

Parte hartu nahi duten enpresek lotura honetan erregistratu beharko dute: Jardunaldi teknikoa. Inskripzioa doakoa da.

Aurretiaz beste edozer argitzeko, mesedez bidali mezu bat helbide honetara: etxetic@bizkaia.eus. Mezuaren gaian, hau jarri: AURRETIAZKO GALDERAK 2020-01-30EKO JARDUNALDI TEKNIKOA. Eraginkorragoak izateko, eskatzen dizuegu, mesedez, galderak 2020-01-28ko 23:59ak baino lehen bidaltzeko.

Prozesuari dagokion dokumentazioa Azpiegiturak SABP sozietatearen kontratatzailearen profilean eskuratu dezakete enpresa interesdunek.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali