saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

2.arloa - Enpresa berritzaile berriak sortzea

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Enpresa berritzaile berriak sortzeko.

Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaile berriek: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Enpresa berria sortzeagatiko prima eta kapital sozialaren gehikuntzak; enpresa eratzea eta abiaraztea; azoketan erakusle gisa parte hartzeko eta parte-hartze horri lotutako bidaietarako; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea; eta teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.

Lagunduko diren gastuak 2019/01/01 eta 2022/12/31 artean garatu eta ordaindu behar dira.

NORENTZAT?

Erakunde hauek eskuratu ditzakete 2. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

Bizkaiko enpresa berritzaile berriek, baldin eta EJZko altaren lehenengo data 2018ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, lansaio oso baliokideko lanpostu 2 badituzte.

ESKABIDEAK

1. deialdia: 2021eko martxoaren 26tik apirilaren 23ko 13:30era

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2020 (2.arlos: Enpresa berritzaile berriak)

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2022ko urtarrilaren 31.

Beste agiriak

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali