saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

1. Arloa- Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.

Honako ezaugarri hauek dituzte enpresa berritzaile berriek: produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu berritzaileak sartzen dituzte Bizkaiko merkatura; aberastasuna sortzeko aukera handia dute; balio erantsia ematen dute; bideragarriak dira, eta dekretu honen xedeak lortzen laguntzen dute.

Ondokoak dira diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, marketin azterlana eta txosten teknikoak; produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea; proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza; jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak; bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea; proiektuarentzat beharrezkoak diren beste gastu batzuk.

Lagunduko diren gastuak 2019ko urtarrilaren 1aren eta 2022ko abenduaren 31ren artean garatu eta ordaindu behar dira.

NORENTZAT?

Pertsona eta erakunde hauek eskuratu ditzakete 1. arloko gastuetarako diru-laguntzak:

  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren Bizkaiko pertsona fisikoak.
  • Bizkaiko enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2018ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
  • Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 6 lanpostu dituztenak, enpresa berriak sustatzen dituztenak.
  • Bizkaian lehendik diren enpresak, gutxienez 6 lanpostu dituztenak, eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere Beaz, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.

ESKABIDEAK

1. deialdia: 2021eko martxoaren 26tik apirilaren 23ko 13:30era

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2020 (1.arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea):

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken eguna: 2022eko urtarrilaren 31.

Beste agiriak

Emaitzak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali