saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programa

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • Enpresa-sareari bideraturiko jarduerak, COVID-19aren inpaktuaren ondorioak arintzekoak, bai eta lehen inpaktuaren ondoren suspertze ekonomikoan laguntzeko neurriak ere. Entitateek eurek bakarrik zein beste batzuekin batera egin ditzakete jarduerok.
  • Entitate onuradunen ekonomia-sustapenaren eginkizuna sendotzeko jarduerak, haien eraginkortasuna eta koordinazio-gaitasuna hobetzeko COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako egoeraren aurrean (balio-proposamena hobetzeko bideratutako kudeaketa-planak egitea eta gobernantza-eredu berriak diseinatu eta ezartzea lurraldeko ekonomia-sustapenaren koordinazioa hobetzeko).
  • Diruz launduko dira aurkeztutako jardueretan diharduten langileen barne-gastuak  eta diruz lagundu daitekeen egitatearekin zuzenean lotutako kanpoko gastuak.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren %80a edo %100a izango da, lortutako puntuazioaren arabera (gutxienezko balorazioa 35 puntu).
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, 100.000 € izango da, erakunde onuradun bakoitzeko, kontuan hartu gabe eskabide bat edo bat baino gehiago aurkezten dituen.

NORENTZAT?

Hauek jaso ditzakete dirulaguntzak: toki-garapeneko agentziek, landa-garapeneko elkarteak, toki-garapeneko agentziarik ez duten mankomunitateek edo udalek, fundazioak, baldin eta beren estatutuetan espresuki identifikatuta badaukate toki-garapenaren eta enpresa-lehiakortasunaren arloetan jarduten dutela.

ESKAERAK

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko maiatzaren 26tik ekainaren 19ko 13:30era arte.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria. Hartzekodunaren agiria (74,6 KB)

ESKUALDEKO LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA 2019

JUSTIFIKAZIOA

Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2020ko APIRILAREN 20a izango da, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK
Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali