saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Eskualdeko lehiakortasuna

Informazioa

ADMINISTRAZIO EPEAK ETETEA

Adierazitako alarma-egoera dela-eta, erabaki da EPE ADMINISTRATIBOAK ETETEA alarma-egoera irauten duen arte, 2020ko martxoaren 14tik aurrera.

Alarma-egoera bitartean irekita dauden epe guztiak luzatzen dira automatikoki. Hurrengo izapideei egokitzen zaie, besteak beste: eskabideak, justifikazioak, agiriak aurkezteko agindeiak, alegazioak, helegiteak…

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • Bizkaia Orekan proiektuaren barruan, eskualdeetako eta lurraldeko lehiakortasuna sustatzeko jarduerak antolatu eta garatzeko kontratatzen diren langileen soldata gordinak eta Gizarte Segurantzak eragindako gastuak.
  • Dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren % 50eraino hel daiteke dirulaguntzaren zenbatekoa, eta, gehienez ere, 15.000,00 eurora hel daiteke erakunde onuradun bakoitzeko.

NORENTZAT?

Hauek jaso ditzakete dirulaguntzak: toki-garapeneko agentziek, toki-garapeneko agentziarik ez duten mankomunitateek edo udalek, toki-garapenaren eta enpresa-lehiakortasunaren arloetan diharduten fundazioek eta Bizkaia Orekan proiektuan parte-hartze aktiboa duten beste erakunde batzuek.

ESKUALDEKO LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA 2020

ESKAERAK
  • AURREIKUSITAKO epearen irekiera: EKAINA
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

ESKUALDEKO LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO PROGRAMA 2019

JUSTIFIKAZIOA

Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2020ko APIRILAREN 20a izango da, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

DOKUMENTUAK
Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali