saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Automoziorako trokelgintza Programa

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Enpresak Bizkaian duen zentro batean garatzen den automoziorako trokelgintza-sektorean balio-katea indartzen laguntzen duen lehiakortasuna hobetzeko proiektua.

NORENTZAT?

Automoziorako trokelen egileen edo egileen hornitzaileak diren enpresak (trokelgintza, burdingintza, modelismo, mekanizazio, tratamendu, laser bidezko mozketagintza eta ingeniaritzako... enpresak), 5 eta 249 pertsona arteko plantilla dutenak eta azken hiru ekitaldi osoetako batean gutxienez % 25eko fakturazio izan dutenak automoziorako trokelgintza-sektorerako.

AUTOMOZIORAKO TROKELGINTZA 2020 PROGRAMA

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko AURREIKUSITAKO epea: 2020ko irailean.

AUTOMOZIORAKO TROKELGINTZA 2019 PROGRAMA

JUSTIFIKAZIOAK
  • Justifikazioak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 30era arte, Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.
  • Hasierako epemugan (2021eko martxoaren 31) eragina izan dute martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak (COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak) eta dekretu hori alda edo luza dezaketen hurrengo dekretuek. Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren maiatzaren 13ko 2912/2020 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia Sustatzeko Sailaren eskumenekoak diren eta Ekintzailetzako eta Enpresa Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen 2019. urterako diru-laguntzen programen eta deialdien babesean emandako diru-laguntzak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak luzatzea erabaki da. Beraz, justifikazioak aurkezteko gehieneko epea 2021eko irailaren 30ean geratu da finkatuta.
DOKUMENTUAK:
Beste dokumentuak:
EMAITZAK

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Baterako finantziatzioa: Eskualde Garapenerako Europar Funtsak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali