saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Amortizazio-askatasuna

Informazioa

Amortizazio-askatasuna

Sozietateen gaineko zergan ezartzen da enpresek aukera dutela askatasunez amortizatzeko enpresaren jardueraren inpaktu kutsagarria murriztu eta zuzentzeari zuzenean lotuta dauden ibilgetu materialeko elementu berriak.

Horretarako, enpresak Ogasun eta Finantza Sailari eskatu behar dio amortizazio-askatasuna aplikatzeko ondare-elementuak eraikitzen ari diren bitartean, edo jarduera horiei lotu osteko hiru hilabeteetan.

Ondoren, Ogasun eta Finantza Sailak Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari eskatuko dio txosten bat eman dezala, non adierazten den inbertsioak laguntzen duela enpresaren inpaktu kutsagarria murrizten eta/edo zuzentzen.

Prozedura administratiboa:

Adierazitako araudian ezartzen da zer prozedurari jarraitu behar zaion. Informazio hutserako, honela laburbil daiteke prozedura:

  • Ogasun eta Finantza Sailari eskatzea amortizazio-askatasuna aplikatzeko, dokumentazio hau erantsita:
    1. Ondare-elementuen deskripzioa, bai eta zein jarduerei lotuta dauden eta non kokatuta dauden ere.
    2. Enpresaren jardueraren inpaktu kutsagarria murriztera eta zuzentzeari lotuta daudela justifikatzea.
    3. Ondare-elementuen eskuraketa-prezioa edo ekoizpen-kostua.
    4. Ondare-elementuak zein egunetan lotu zaizkien jarduerei.
  • Ogasun eta Finantza Sailak Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailari eskatzea txosten bat eman dezala, non adierazten den inbertsioak laguntzen duela enpresaren inpaktu kutsagarria murrizten eta/edo zuzentzen.
  • Ogasun eta Finantza Sailak amortizazio-askatasuna onestea.
  • Izapide elektronikoa

Arauketa:

Harremana:

Halaber, egokitzat jotako zalantzak edo iradokizunak helbide elektroniko honetara bidali ditzakezue: Postontzia

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali