saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mugikortasun turistiko jasangarria bultzatzeko dirulaguntzak

Informazioa

2022ko ekitaldian Bilbao-Bizkaia helmugan mugikortasun turistiko jasangarria bultzatzeko dirulaguntzen programa

XEDEA

Bizkaiko baliabide turistikoen seinaleak ezartzeko edo hobetzeko proiektuei laguntzea.

Honako hauek:

  1. Nabarmen egitea Bizkaian turismoarentzat erakargarrien diren alderdiak probintziako bide desberdinetan, hala nola errepideak, oinezkoentzako bideak eta bizikleta-bideak, horretarako sarbide jasangarriago, intuitiboago eta sinpleagoak baliatuz.
  2. Lurralde osoan turismo-fluxuak oreka daitezen lortzea, turismo-jardueraren onura sozial eta ekonomikoak Bizkaiko eskualde eta udalerri guztietara irits daitezen.
  3. Natura- eta kultura-baliabideetara eta aisialdikoetara iristeko modu berri jasangarriagoak azpimarratzea, eta, ondorioz, garraio publikoarekin konbinatutako oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna ere sartzea, errepideko joan-etorrien eta bestelako garraiobide kutsakorragoen ordezko gisa.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Diru-laguntza jaso dezaketen gertakari hauetan:

  1. Dekretu honen II. Eranskinean katalogatutako turismo-baliabideak seinaleztatzeko proiektuak, honelako bideetan egiten direnean:
    1. Errepide foralak.
    2. Eskumen lokaleko espazioak, hiri-bideetan nahiz oinezkoentzako landa-eremuetan.
    3. Bidezidorrak, bizikleta-bideak eta antzekoak.
  2. Mugikortasun turistiko iraunkorrerako aukerak diseinatu, hobetu edo ebaluatzen dituzten azterlanak nahiz proiektuak garatzea II. Eranskinean katalogatutako baliabide turistikoen inguruan.

Gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  1. Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:

    Diruz lagun daitezkeen 4.1a) egitateetarako:

    1. Aurkeztutako baliabide bakoitzeko seinaleztapenaren azterlan bat eta analisi bat egiteko enpresa bat edo profesional autonomoak kontratatzeko kostuak.
    2. Bizkaian indarrean den araudiaren arabera kokapenak, seinale-mota, diseinu-proposamen bat eta instalatzeko kostuak zehazten dituen seinaleztapen-proiektu auditatu bat garatzeko kostuak, baita obra-zuzendaritzako kostuak ere, halakorik denean.
    3. Proiektua ezartzeko behar diren aplikazio grafikoak, piktogramak eta seinaleak diseinatzeko enpresa bat edo profesional autonomoak kontratatzeko kostuak.
    4. Instalaziorako behar den obra egiteko kostuak, eta seinaleak jartzeko edo lehendik dagoen kartelak kentzeko zerbitzuak

    Diruz lagun daitekeen 4.1b) egitaterako:

    Enpresa bat edo profesional autonomoak kontratatzeko kostuak, seinaleztapenaren azterketa eta analisi bat prestatzeko, mugikortasun iraunkorra ebaluatzen eta hobetzen duena.

NORENTZAT?

Honako erakunde hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:

  • Bizkaiko Lurralde Historioko turismo-kudeaketarako erakundeak eta turismo-udalak
  • Turismo-enpresak seinaleztatu nahi den turismo-baliabidearen titularra edo erakunde kudeatzailea izan behar du

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 29tik 8:30etan uztailaren 28ra, 13:30etara arte, bitartekoa izango da.

Eskabideak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/sustapena-oficinavirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa eduki beharko duzu, edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egon, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez sartu. B@kQ ziurtagiria gure bulegoetan eska daiteke, Orueta Apezpikua kaleko 6an.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali