saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Industrialdeen Programa: industrialdeetako inbertsioetarako dirulaguntza

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Diruz lagundu daitekeen egitatetzat jotzen da industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko inbertsioak egitea, poligonoko enpresa-taldeak eta poligonoa dagoen herriko toki erakundeak adostutako jarduketa- eta hobekuntza-planean aurreikusitakoak.

  • Inbertsioak titulartasun publikoko espazioak eta oinarrizko zerbitzuak hobetu eta egokitzeko obretan.
  • Inbertsioak poligonoari balioa erantsia ematen dioten zerbitzuetako inbertsioak.
  • Energia-eraginkortasuneko, energia berriztagarrietako urbanizazioko eta abarretako inbertsioak.

NORENTZAT?

  • Industria poligonoetako jabeen edota errentarien taldeak: izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea).
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeak.

ESKAERAK

  • 2020ko maiatzaren 12tik irailaren 15era arte (irailaren 28ra arte luzatu da), 13:30ean.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali