saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Arreta Goiztiarrari buruzko Jardunaldi Teknikoa

Informazioa

 
 

  Arreta Goiztiarrari buruzko Jardunaldi Teknikoa (22/03/2019)

Arreta Goiztiarra
 

Umeen garapenaren ezaugarria, hasierako urteetan, funtseko funtzioak apurka-apurka eskuratzean datza; prozesu hau dinamikoa eta oso konplexua da eta horren barruan, oinarri genetiko jakin baten gainean, faktore biologiko eta psikosozial askok elkar eragiten dute; halaber, elementu horien artean alterazioren bat gertatzen bada arriskua gertatzen da eta, inoiz, garapen-nahasmenduak ager daitezke.

Gaur egun ebidentzia zientifikoak agerian uzten du laguntza profesional espezializatuak desdoikuntza lotu horien agerpena prebenitzen duela, umeen eta euren familien ongizatea hobetzen duela eta autonomia, parte hartze aktibo eta gizarte inklusioaren arloetako mailak hobetzen dituela.

Laguntza profesional hori da Arreta Goiztiarraren barruan sartzen dena.

Bizkaiko Foru Aldundia aitzindaria izan da Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarraren eredua ezartzeari dagokionez; eredu honen abiaburua osasun, hezkuntza eta gizarte zerbitzuen sistemen lankidetza eta erantzukidetasuna da eta bere baitan funtsezkoak diren elementuen artean berariaz aipatu behar dira profesionalak, hala Arreta Goiztiarreko Balorazio Taldeetakoak (AGBT) nola Arreta Goiztiarreko Esku Hartzeko Taldeetakoak (AGET).

Jardunaldiak Arreta Goiztiar benetan integrala, integratua eta kalitatezkoa lortzeko lan egiten dugun profesionalen topagune eta hausnarketarako foro izan nahi du.

Jardunaldi hau Euskalduna Jauregian izango da martxoaren 22an, goizeko 9:30ean.

Izen ematea (martxoaren 21era arte edo lekua agortu arte).

Programa

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali