Hemen zaude:
Ogasun eta Finantza Sailak egindako Errenta-aitorpenaren proposamenak dira, zeinak datu fiskalak atalera sartu ondoren ikus daitezkeen.
Itzultzekoak zein ordaintzekoak izan daitezke, eta, kasu bietan, proposamena 2018ko zure Errenta-aitorpena izatea nahi baduzu, berretsi egin behar izango duzu, bide hauetako edozein erabilita:
Proposamena berresten ez baduzu, Ogasun eta Finantza Sailak eskura jartzen dizun beste sistemetakoren bat erabili behar izango duzu 2018ko zure Errenta-aitorpena aurkezteko.
Kontsultatu ea Errenta-aitorpenaren proposamenik duzun
Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.