saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zuzenketak

Informazioa

Zerbitzu honek aukera ematen du Errenta Etxean proposamenak edo aurretik aurkeztutako Errenta-aitorpenak aldatzeko, kasu batzuetan.

Normalean, 2018ko Errenta eta Ondare kanpainaren epearen barruan honela egin daitezke zuzenketak:

Oharra

Ekonomia-jardueren atala jasotzen duten Errenta Etxean proposamenen edo Errenta-aitorpenen zuzenketak EZIN dira egin finantza-entitateetan.

Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan BAI erabil daiteke zuzenketen zerbitzua, baina ekonomia-jardueren atalarekin lotuta ez dauden alderdiak zuzentzeko.

Itzultzeko Errenta Etxean proposamenak (kolore berdea) zuzentzea

Daturen bat ezeztatu edo aldatu behar baduzu, apirilaren 24ra arteko epea duzu; horretarako, 94 608 3000 telefono-zenbakira deitu behar duzu, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara.

Datu hauek aldatu ahal izango dituzu apirilaren 24ra arte (94 608 3000 telefono-zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara):

  • Proposamenean ageri den helbideratze-kontua.
  • Zerga-esleipenaren xedea (eliza katolikoari laguntzea, beste helburu batzuk, biak edo bat ere ez).
  • Errenta-aitorpena euskaraz jasotzea.

Horrez gainera, adieraziko dizute zer egin behar duzun kasu hauetan:

  • Tributaziorako aukera aldatzeko.
  • Dohaintza bat sartzeko.
  • Seme/alaba batengatik kenkaria sartzeko.
  • Desgaitasunagatik kenkaria sartzeko.

Egin nahi dituzun aldaketak ez badira goian azaldutakoak:

Errenta-aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetara joanez gero, ekainaren 17ra arte baino ezin izango dira egin aldaketak.

Ordaintzeko Errenta Etxean proposamenak (kolore urdina) zuzentzea

Aldaketaren bat egin nahi izanez gero, honela egin ahalko duzu:

Errenta aitorpenak zuzentzea

Aurretik aurkeztutako 2017ko Errenta-aitorpen bat aldatu nahi baduzu, Errenta-aitorpenak egiten dituzten finantza-entitateetatik edozeinetara (maiatzaren 2tik ekainaren 29ra arte) edo Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetatik edozeinetara (urte osoan) joan zaitezke.

 
 

e-mailez bidali