saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aitorpena egiteko errenta eta ondareko laguntza-programa

Informazioa

Programa

  • Bertsioa: 1.0
  • Data: 2019/04/15
  • Instalazioa: 85,27 MB
  • Deskarga Bakarra:

    Renta18.exe (14,86 MB)

Gutxienezko baldintzak

  • PCa edo Pentium IIIrekin (950 MHz edo gehiago) bateragarria izatea.
  • Disko gogorrean gutxienez ere 180 Mb-ko espazio librea.
  • RAM memoria 512 MB-koa.
  • Windows 7 edo berriagoa.

Deskargatzea

Deskargatu fitxategia direktorio berri eta huts batean.

Ohar garrantzitsua: egiaztatu .exe fitxategiaren tamaina eta orri honetan adierazitakoa bat datozen. Hala ez bada, deskargatu berriro fitxategia.

Instalatzea

  • Itxi aktibo dauden programa guztiak.
  • Windows-eko esploradoretik, sakatu bi aldiz "Instalar.exe" fitxategia, deskonpresioa egin den direktorioaren barruan.
  • Sakatu Onartu.
  • Besterik agindu ezean, C:\BFA\Renta\2018 bidean instalatuko da.

Sarean instalatzea

  • Instalatu aurretik: sortu karpeta berri huts bat, sare-portu guztiekin partitua eta baimen guztiak dituena. Bertan, datu-basea sortuko da, instalazioa egin bitartean. Sortu sare-unitate bat (postuetan, Z:\ adibidez), karpeta partekatu horrekin konektatuko dena.
  • Jarraitu instalaziorako lehen adierazitako urratsei, "Sarearen instalazioa" mezua agertu arte. "Aldatu" botoia sakatu ondoren, adierazi "Instalatu aurretik:" puntuan sortutako karpeta berri partituaren bide osoa.

Arazoak instalatzeko orduan

Instalazio-programa abiaraztean, programa beste aplikazio batzuekiko gatazkan dagoela adierazten duen mezu bat agertzen bada, orduan, berrabiarazi ekipoa eta saiatu berriro. Arazoak bere horretan badirau, abiarazi ordenagailua modu seguruan, eta saiatu berriro instalatzen.

Kontsultei erantzutea

Informatikaren gorabehera teknikoak
  • Emaila: programak@bizkaia.eus
  • Telefonoa: 94 608 3566 o 901 100 666 (deiaren kostua erdibana) (A-O, 7:30-19:00).
Errenta eta Ondarearen laguntza-programaren sistema eragilearekin lotutakoak

Errenta eta Ondarearen laguntza-programa testamentu-ahalordea erabili gabe dauden jaraunspenei eta Ondarearen gaineko Zergaren betebehar errealari dagozkien autolikidazioak egiteko

 
 

e-mailez bidali